Las mujeres y el trabajo. Tendencias y patrones de género

Saved in:
VARIOS AUTORES, Las mujeres y el trabajo. Tendencias y patrones de género. Revista Internacional del Trabajo, Vol. 133, no. 2 (2014), p. 197-286.
Ref. 199427
Sted: SIIS R.1537 Archivo
Palabras clave:
Condiciones de trabajo, Entorno laboral, Género, Hombre, Igualdad de género, Inclusión laboral, Jornada laboral, Mujer, Sexismo, Trabajo, Panorama internacional
Abstract:
Lanaren Nazioarteko Erakundearen aldizkariaren ale monografiko honetan kontu hartu diote emakumeak eta lanaren arteko erlazio, joera eta generoaren araberako ikuspegiari. Lehenengo artikuluan, generoan gertatzen den hezkuntzaren arraila aztertzen da, eta berau bideratzeko 40 herrialdetako zentsuaren araberako mikrodatuak erabili dituzte. Nazio Batuen Erakundeak lehenetsi egiten du lehen eta bigarren mailako ikasketetan generoaren araberako aldeak desagertzea –2005. urterako hori gertatzeko asmoz– Milurtekoaren Garapenerako programan. Azterlanaren ondorioen arabera, hezkuntzaren mailan gertaturiko arraila gutxitu arren, ez omen da hazten lan-munduko emakumeen partaidetza, eta eskatzen dute hezkuntzaren arloko ikerketak bideratzeaz gain, kontuan hartzea bestelako hainbat arrailen arabera bideratu beharreko azterlanak –amatasuna, adibidez–. Aldizkariaren hiru artikuluetan aztergai hartzen dute adituek emakumezkoen lana eta jardunaldi partzialen arteko lotura. Horietatik lehenengoak aztertzen du Europan gertatzen den lanaldietako segregazioa. Bertan deliberatzen dutenez, segregazio hori jardunaldi laburreko lanetan ez gertatu arren, segregazioak bertan dirau jardunaldi osokoak diren lanpostuetan. Jardunaldi laburtuek –beste artikulu bateko egileen esanean– sortu omen dezakete bestelako desberdintasunerako modu bat, izan ere, modu horretan lan egiteak omen du langabetu izateko arrisku handiagoa. Beste bi artikuluetan Espainia eta Norvegiako herrialdeetan zentratzen dira egileak. Espainiako kasuan, oraindik ere femeninotzat jotzen diren lanpostuak daudela ondorioztatzen dute eta emakumeek bazterkeria pairatzen dutela arlo horretan. Azkenik, Norvegiako kasuan, familia eta seme-alaben eragina aztertzen da emakumeen lan independentearen arloan.