Quality of employment conditions and employment relations in Europe
Salvato in:
Benach, J., ET AL., Quality of employment conditions and employment relations in Europe. Dublín, European Foundation for the Improvement of Living and Working Conditions, 2013, 64 p.
Ref.
195761
Localizzazione:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Condiciones de trabajo, Estudio comparativo, Relaciones laborales, Trabajo, Unión Europea

Abstract:
Europako Lan Baldintzen Inkesta oinarri harturik, txosten hau burutzean Eurofound erakundeak xede hartu ditu ondorengo alderdi hauek: enpleguaren kalitatearen inguruko adierazleak osatzea, premia bereziak dituzten langileen egoera arriskutsu eta arazotsuak identifikatzea, enpleguaren kalitatearen inguruan hautaturiko adierazle batzuen eboluzioa aztertu; eta indibiduo, erakunde, laneko ezaugarri eta herrialdeen arteko ezaugarrien arabera enpleguaren kalitateari buruzko alderdiak aztertzea. Egungo ikuspegi zabal honetan, enpleguaren kalitatea neurtzeko aintzat hartzen dituzte gizarte-eskubideak, diruan eta bestelako moduan jasotako ordainsariak, ordezkaritza eta partizipazio kolektiboaren eskubidea, osasunaren eta segurtasunaren babesa edota trebezien garapena gauzatzea. Datu enpirikoak lantzeaz gain, azterlanaren xede nagusia da aipatutako ezaugarri horien arabera definitzea harreman eta baldintza horien egoera gaur egungo Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetan. Enpleguaren kalitatearen adierazle nagusitzat hartu daiteke lan-kontratu indefinituen ehunekoa. 2010. urtean Europako kontratuetatik %80 ziren modu horretako kontratuak (2005ean %78 eta 2000. Urtean %83). Oro har, 2010. urtean, Europan enpleguren bat zutenetik %5 ari zen lanean lan-kontraturik gabe. Etorkizuneko enpleguaren inguruan galdetzerakoan, heren batek (%32) onartzen du, jardunean duen enplegua galduz gero, etorkizunean antzeko ordainsaria jasotzeko pertzepzio baikorra duela. Bestetik, enpleguaren inguruko kalitateaz galdetzean, langileek lanaren eremuko erlazioak nabarmentzen dituzte mailarik altuenekotzat; eta maizen gertatzen da prestakuntza maila altua, profesional eta teknikarien artean. Aitzitik, enplegu-baldintza eskasenak pairatzen dituzte langile gazte, emakume adindu, saltzaile eta prestakuntza apala duten langileek, besteak beste. Azkenik, nabarmentzekoa da emakume eta gizonen arteko azpimarratzeko alderik ez dutela aipatzen txosten honetan; eta herrialde nordikoetan aurkitu dutela enpleguaren kalitate mailarik altuena.