SUPPORTING DEREK. A PRACTICE DEVELOPMENT GUIDE TO SUPPORT STAFF WORKING WITH PEOPLE WHO HAVE A LEARNING DIFFICULTY AND DEMENTIA

Salvato in:
WATCHMAN, K., ET AL., SUPPORTING DEREK. A PRACTICE DEVELOPMENT GUIDE TO SUPPORT STAFF WORKING WITH PEOPLE WHO HAVE A LEARNING DIFFICULTY AND DEMENTIA. YORK, Joseph Rowntree Foundation, 2010, 58 p.
Ref. 176207
Localizzazione: SIIS M13.81
Palabras clave:
Adultos, Demencia, Discapacidad intelectual, Intervención, Manuales, Personas mayores, Recomendaciones
Abstract:
Jakiterako ezintasunen bat edota dementzia duten pertsonen zaintza-maila jasoa lortu nahi da Joseph Rowntree Fundazioak argitaratutako dokumentu honen bidez. Derek argitalpen honetako protagonistetako bat da, jakiterako edota gauzak ulertzeko zailtasunak bizi izaten ditu, eta dementzia diagnostikatu diote orain gutxi. Argitalpenaren oinarria gidaliburu bat izan arren, DVD formatuan jaso dute testuaren parte teorikoa irakurri ondoren kasu praktikoa azaltzeko modu erraza. Derek, eszenetako batean, zaintzen duten egoitzan ageri da, eta zaintzarako antolaketak sortzen dizkion nahasdurak erakusten dira sekuentzia horretan. Izan ere, zaratak edota bestelako egunerokoan ohiko diren hotsek izutu egiten dute gure protagonista; eta, horren ondorioz, asaldatuta atearen bila hasten da, burutik pasatutako lehenengo ateraldirako baliabide bakarrari jarraikiz. Gainera, dementziaren bat bizi dutenen artean ohiko den gisara, Derek ez da ohartzen bere benetako adinaz, eta uste du askoz ere gazteagoa dela. Azaldutako horren antzeko dramatizaziorako bideak erabiltzen dituzte zaintza behar dutenentzat modurik hoberenean nola artatu azaldu ahal izateko. Hamar ohiko gai edo topiko erabiltzen dituzte gidaliburua antolatzeko; betiere zaintzan ari direnentzat betebeharra egoki burutu ahal izatearren. Besteak beste, dokumentuaren ataletan aztertu dituzte horrelako jokabideak ulertzeko gaiak, krisialdiei aurre nola egin edota gauean bereziki kontuan hartu beharreko hainbat zeregin.
Descrizione
Descrizione fisica:58 p.
ISBN:9781859357866