EXPLORING BULLYING WITH ADULTS WITH AUTISM AND ASPERGER SYNDROME. A PHOTOCOPIABLE WORKBOOK

Сохранить в:
TICKLE, A., STOTT, B., EXPLORING BULLYING WITH ADULTS WITH AUTISM AND ASPERGER SYNDROME. A PHOTOCOPIABLE WORKBOOK. Londres, JESSICA KINGSLEY PUBLISHERS, 2010, 312 p.
Ref. 169863
Хранение: SIIS M191.16
Palabras clave:
Adultos, Autismo, Compañeros, Detección, Discapacidad del lenguaje, Discapacidad intelectual, Experiencias, Factor de riesgo, Fichas técnicas, Instrumentos técnicos, Intervención, Malos tratos, Manuales, Prevención, Recomendaciones, Síndrome de Asperger, Trastornos de la conducta, Trastornos del espectro autista, Víctimas, Violencia, EE.UU.
Краткий обзор:
Batak bestea beldurrarazi edota tratu txarrak ematea da bullying terminoaz oso ezagun egin den fenomenoa, eta sarri ematen omen da autismoa edota Asperger sindromea duten pertsona helduen artean ere. Bai haurtzaroan, bai helduaroan, oso ohiko omen dira jazarpen-kasu horiek, eta askotan ez dira gai izaten berauen burua biktima gisara ikusteko. Normaltzat jotzen dituzte harreman-modu horiek, zailtasunak izaten dituzte kasuak identifikatzeko, eta bakardaderako joera hartzen dute askok eta askok. Liburuaren egileak autismoa duten pertsona- talde batekin autoestimua lantzen ari zirela ohartu ziren gaiaren eragin sakonaz. Liburuaren oinarrizko materialtzat hartu dute talde harekin landutakoa, eta autismoa edo Asperger sindromea duen pertsona bati azalerazteko moldatu dute testua. Besteen esperientziak ardatz harturik, jazarpenkasuen ezaugarriak identifikatzen laguntzeko tresna osatu dute egileek, eta azalpenak jaso dituzte sindrome horiek dituzten pertsonentzat ulergarri gerta daitezen. Biktimarenaz gain, aztertu dituzte joera menderatzaileak hartzen dituzten pertsona autisten kasuak ere. Dokumentu honen egileen arabera, besteak mendean hartu edo jazarpenerako joerak ere oso arruntak izaten dira autismoa eta Asperger duten pertsonen artean, eta kasuak ekidin ahal izateko askotariko gaiak eta iradokizunak bildu dituzte testu honetan.