A LONGITUDINAL POPULATION BASED STUDY OF FACTORS IN ADOLESCENCE PREDICTING HOMELESSNESS IN YOUNG ADULTHOOD

Збережено в:
VAN DEN BREE, M.B.M., ET AL., A LONGITUDINAL POPULATION BASED STUDY OF FACTORS IN ADOLESCENCE PREDICTING HOMELESSNESS IN YOUNG ADULTHOOD. JOURNAL OF ADOLESCENT HEALTH, Vol. 45, no. 6 (2009), p. 571-578.
Ref. 169260
Локація: SIIS Archivo
Palabras clave:
Adolescentes, Delincuencia juvenil, Drogodependencias, Estudio longitudinal, Exclusión social, Factor de riesgo, Malos tratos, Marginación, Menores, Pobreza, Relaciones familiares, Rendimiento escolar, Sin techo, Transeúntes, Transición, Trastornos emocionales, Víctimas, Violencia, EE.UU.
Короткий огляд:
AEBetan heldua den biztanleria osotik %7,4 etxerik gabe bizi izan omen da, behintzat, beren bizitzaren aldiren batean. Datua deigarri gerta arren, kontuz aztertu behar da zein metodologia erabili duten proportzio hori kaleratzeko. Izan ere, etxerik gabe nor bizi den zabaltasunez zenbatzen dute amerikarrek; hala da, behintzat, Europako tipologiekin alderatuz gero. Metodologia kontuak alde batera utzita, azterlan honetan, nerabezaroan bilatu dituzte etxerik gabeko egoeren iragarle izan daitezkeen arrisku faktoreak. Horiek ezagutzeko, hiru ingurune edo eremu seinalatu dituzte. Familiaren baitan izaten diren harreman eskasak dira aipatutako faktore horien bilaketan, oinarriko ingurunea. Arazoak ohikoak izaten dira etxean bizi direnekin (haurtzaroko larriminak, maitasun eta zaintza eza, etab.), eta, kasu batzuetan ere, senideen arduragabekeria eta abusuak gertatzen dira familiaren testuinguru honetan. Nerabetasunaren garapen normala kaltetzen dute esperientzia ezkor horiek, hau da, lotura izaten dute eskola arazoekin, drogen kontsumoekin, eta buruosasuneko arazoekin. Gizarte zerbitzuen eginbeharra azpimarratu dute, familiaren ingurunea aztertu eta egoera horiek aurreikusteko. Beste azterlan batetako datuei kontu hartuz gero, etxetik ihesean aldegindako gazteen %62ak izan omen zituen eskola-emaitza ezkorrak. Horrenbestez, bistan dira eskola porrotak etxerik gabeko egoerak bizitzearekin dituen loturak. Azkenik, biktimizazio esperientziek nerabezaroan duten garrantzia aztertu dute, hirugarren faktore edo eragile gisara, azterlan honetako egileek. Horrelako esperientzia latzek arazo psikologiko eta psikiatrikoekin dute harremana, eta, antza denez, urte asko eta askoetan luzatu daitezkeen arazo kognitibo eta sozialen iragarle omen dira. Azterlanaren aurkikuntza horiek esku-hartze goiztiarren garrantzia nabarmendu dute, etxerik gabekoen arazoak aurreikusi eta ekiditeko.