THE GREAT CANNABIS CLASSIFICATION DEBACLE: WHAT ARE THE LIKELY CONSEQUENCES FOR POLICING CANNABIS POSSESSION OFFENCES IN ENGLAND AND WALES?

محفوظ في:
TURNBULL, P.J., THE GREAT CANNABIS CLASSIFICATION DEBACLE: WHAT ARE THE LIKELY CONSEQUENCES FOR POLICING CANNABIS POSSESSION OFFENCES IN ENGLAND AND WALES?. DRUG AND ALCOHOL REVIEW, Vol. 28, no. 2 (2009), p. 202-209.
Ref. 157542
الموقع: SIIS R.1025 Archivo
Palabras clave:
Cannabis, Crítica, Despenalización, Drogas ilegales, Drogodependencias, Reino Unido
مستخلص:
Bost urteren ostean, Ingalaterrako eta Galeseko legediak B atalean sailkatu du cannabisa berriz ere. Geroz eta cannabisaren barietate indartsuagoen merkaturatzeak eta etxeetan eragindako landaketa intentsiboen anizteak hartu dituzte, birsailkatzea gogortzearen oinarrizko arrazoi gisara. Joandako hamarkadan 16 eta 24 urteen artean eman dira kontsumitzeen ratio jasoenak; azkeneko hamabi hilabeteetan kontsumitu izana, %18-28ak onartu izan du aro eta adin tarte hauetan. Nahiz eta adin tarte guztietan jasotako datuek kontsumitzeen beherakada ezagutu eta adituen iradokizunek C atalean mantentzea proposatu, Gobernuak barietate berrien efektu indartsuagoak eta cannabisak buru osasunarekin dituen ustezko loturak hartu ditu, beti ere gazteak babestekoaren aitzakitan, legedia indartu eta gaiari aurre egiteko. Sistema berriaren agindupean, bost urtetarainoko gartzelaratzeak gerta daitezke cannabisa edukitzeagatik eta hamalau urte arteko zigorrak banatzen aritzeagatik. Lehenago aldiz, legediak cannabisa B atalean mantentzen zuen hartan, gehienezkotzat ere bi urterainoko gartzelaratzeak agintzen zituen cannabisa edukitzeagatik. Artikuluaren egileek aipatzen dutenez, cannabisaren kontsumitzeen joerek ez omen dute esparru legalarekin harreman sakonik, hau da, erabiltzaileak ez omen du kontsumoaren inguruan erabakirik hartuko, legearen aldatzeagatik behintzat. Bestalde, erabiltzaile gutxi batzuen artean buru osasunarekin arazoak izateagatik ere, ez dute legedia gogortzeko nahikoa izango denaren aintzakotzat hartzen.