POLICING CANNABIS AS A CLASS C DRUG. AN ARRESTING CHANGE?
Сохранить в:
MAY, T., ET AL., POLICING CANNABIS AS A CLASS C DRUG. AN ARRESTING CHANGE?. YORK, Joseph Rowntree Foundation, 2007, 68 p.
Ref.
143398
Хранение:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Cannabis, Clasificación, Delincuencia, Despenalización, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Normativa, Reforma, Reino Unido

Краткий обзор:
Ingalaterran, cannabisaren inguruko araudia nabarmen samurtu da 2004 urtean sustantzia hau B klaseko droga izatetik C klasekoen artean sailkatzea erabaki zenetik. Izan ere, birsailkapen honen ondorioz poliziak, cannabisa dutelarik antzematen dituen pertsonak atxilotu ordez -araudi aldaketak ez dio poliziari botere hori kendu-, droga konfiskatu eta ohartarazpen bat luzatzeko aukera du orain. Birsailkapen honek poliziaren gai honetan esku-hartzeko eran izan duen eragina aztertzen du Joseph Rowntree Fundazioak argitaraturiko txosten honek, bai objektiboki, araudia aldatu ezkero izan den atxiloketa eta ohartarazpen kopuruari dagokionez, eta baita alderdi kualitatiboago batetik, polizia eta gazteen iritziz aldaketak izan dituen ondorioei erreparatuz. Ikerketaren emaitza deigarrienetako bat zera da, atxiloketak ekiditeak poliziari kentzen dio lanari esker, Ingalaterra osoan urteko hiru milioi t’erdi libera inguru aurreztu ahal izan direla poliziaren lanordutan. Egiaz, ordea, aurrezpen hori hasera batean pentsatzen zena baino txikiagoa gertatu da, izan ere, zenbait lekutan cannabisa edukitzeagatiko atxiloketak arruntak dira oraindik ere. Ikerlarien ustez, honen arrazoi nagusienetako bat poliziaren jarreretan datza, beraietako askoren ustez, cannabisa edukitzeagatiko atxiloketak delitu larriagoak antzemateko bide baitira. Bestalde, zenbait tokitan, cannabisarekin loturiko atxiloketak gobernuak delinkuentziaren aurkako borrokan ezarritako helburuak eta estatistikak betetzeko era bat izan daitezkeenaren susmoa dute ikerlariek. Gauzak horrela, cannabisaren birsailkapen honen eragina batzuen esperantzek eta besteen beldurrek aurreikusten zutena baino txikiagoa izan dela diote autoreek.