THINK FAMILY: IMPROVING THE LIFE CHANCES OF FAMILIES AT RISK

Saved in:
THINK FAMILY: IMPROVING THE LIFE CHANCES OF FAMILIES AT RISK. Londres, CABINET OFFICE, 2008, 31 p.
Ref. 153950
Location: SIIS Archivo
Palabras clave:
Familia, Familias problemáticas, Intervención familiar, Intervención social, Población riesgo, Problemas sociales, Reino Unido
Abstract:
Joandako hamarkadan Erresuma Batuko gizarte bazterketaren aurkako gobernuaren zerbitzuek, bestelako sailekin, tokiko administrazioekin eta sektore pribatuarekin eginiko aitzinamenduak berrikusi eta gaia familiaren ikuspegi osotik hartzeko egitasmoa garatu dute dokumentu honetan. Arriskuan izan edo kalteberak diren helduen eta gazteen zerbitzuak elkarganatzearen bidetik, edozein zerbitzutatik aurki ahalko dira familiaren baitan ematen diren arazoak. Lanbideratzeko edo etxebizitzaren inguruko zerbitzuetara jotzen duen banakoaren bidez, familia osoaren arazoen inguruan berri izatea ahalbidetuko luke, familia oinarritzat hartzen duen ikuspegi honek. Plangintza berri honek, familiaren arabera beharrekoak diren diseinuen bidez berariazko zerbitzuak eskaintzeko aukerak luzatu eta egoeraren baitan ematen diren aldeak ikuskatuko ditu familia bakoitzarekin. Adibide gisara, alkoholaren uzteko tratamenduetan hartutakoak, aukeran izango ditu guraso-rolaren barneratzeko klaseak jasotzeko, aldi berean haurraren zaintza ziurtatuko duen bestelako zerbitzu bat eskainiaz; edo familiaren inguruko hitzaldien bidez hautazkoak dituzten konponbideak ezagutzeko informazioa eskainiko zaie familiei. Egitasmoak jasotzen duenez, familiaren ongizatea lortzeko ardurarik nagusiena, senide helduena da. Hala ere, belaunaldien arteko gizarte bazterketaren aurkako egitasmo oso honen bidez, aukerak nabarmen hazi egiten dira familiaren baitan ematen diren arazoak ezagutzen laguntzeko. Egitasmoaren alde berri guztiak ezartzeko, hamabost hiriguneetara zabalduko den proiektua abiarazi dute jada.