INVOLVEMENT OR ISOLATION? THE SOCIAL NETWORK OF CHILDREN WITH AUTISM IN REGULAR CLASSROOMS
Tallennettuna:
CHAMBERLAIN, B., ET AL., INVOLVEMENT OR ISOLATION? THE SOCIAL NETWORK OF CHILDREN WITH AUTISM IN REGULAR CLASSROOMS. JOURNAL OF AUTISM AND DEVELOPMENTAL DISORDERS, Vol. 37, no. 2 (2007), p. 230-242.
Ref.
144946
Sijainti:
SIIS R.237 Archivo
Palabras clave:
Autismo, Discapacidad del lenguaje, Discapacidad intelectual, Efectos, Inclusión educativa, Infancia, Relaciones sociales, Síndrome de Asperger, Soledad, Trastornos del espectro autista

Abstrakti:
Ezintasunak dituzten haurrak, batez ere ezgaitasun intelektualak dituzten umeak, gainontzeko ikasleekin elkartzea geroz eta praktika ohikoagoa bihurtzen ari da. Hala ere, ez dago hain argi zein ondorio izan dezaken ezintasuna duten haurrengan praktika honek. Esperientzi batzuen arabera, badirudi, haurrak ikasgela berean bateratzeak isolamendu eta errefusa sor dezakeela ezintasunak dituzten haurrengan. Kaliforniako Unibertsitatean buruturiko ikerketa honek autismoa duten haurren integrazioa aztertzen du. Gela berdinetan dauden ikasleen jarraipen baten bidez, autismoa duten 17 haur eta ezintasunik gabeko beste 381 haur, integrazioak sortarazi dituen ondorioak aztertu dituzte. Emaitzek izaera ezberdineko egoerak argitaratu dituzte. Autismoa duten haurrek, isolamendua eta bakardadea ekiditeko saiakera horretan, emaitza ezberdinak erakutsi dituzte: batzuk beste haurrekiko lotura ahulak sortzea lortu badute ere, beste batzuk adiskidetasun harremanez gozatzea ere eskuratu dute. Badirudi neskekin harreman estuagoa ezartzen zela, behar bada, autoreen ustetan, zaintzaile rola garatuagoa daukatelako. Bestalde, emaitzarik azpimarragarriena zera litzateke: autismoa duten haurrek eta gainontzeko ikaskideek autismoa duten umeen inguruan duten pertzepzioa ezberdina da. Autismoa duten haurrek, beren burua, gainontzekoek iritzi dutena baino integratuago ikusten dute. Gainera onarpen txikiagoa edo adiskidetasun gutxiagoz gozatzen badute ere, gertutasun eta segurtasun handiagoa nabari dute gainontzeko haurrekin ikasgelak partekatzerakoan.