CHILD POVERTY IN LARGE FAMILIES
Saved in:
BRADSHAW, J., ET AL., CHILD POVERTY IN LARGE FAMILIES. YORK, Joseph Rowntree Foundation, 2006, 64 p.
Ref.
142054
Location:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Exclusión social, Familia, Infancia
Exclusión social, Familia, Infancia
Abstract:
Erresuma Batuko gobernuak, belaunaldi batean haurren pobrezia ezabatzeko egitasmoa aurkeztu zuen 1999. urtean. Eskubideen eta aukeren berdintasunaren aurkakoa da, pobrezia pairatzen duen senitartekoan jaiotzea; eta azterlanaren xede den honen kasuan, seme-alaba asko dituzten senitartean jaiotzea. Erresuma Batuan hiru haur edo gehiago dituzten senitarteak hartu dituzte aztergai: alde batetik hiru baino gehiago direnak –familia guztietatik %30a–, eta bestetik lau baino gehiago direnak -%10a. 2004/5 urteetan jasotako datuek diotenez, lau edo gehiago diren anaiarteetako familietan, pobreziaren prebalentzia tasak ehuneko berrogeita hamarrekoak dira; haur-pobreziaren portzentaia osoaren %19a. Aldiz, seme-alaba bakarrak dituzten familien pobrezia tasak %23koak dira. Hiru seme-alaba baino gehiago dituzten familia hauetan: langabeziak, jatorri etnikoak, gaztaroan haurrak izanak, haur txikiren bat izateak eta hezkuntza-maila apalekoak izateak, haurrengan pobrezia arrisku izateko faktore bilakatzen dira. Nahiz eta azken aipatutakoak faktore bilakatu, hauetatik at pobrezia arriskuan izateko beste gakoak agertarazten ditu azterlanak, honelako famili-ereduen kasuetan. Egungo Erresuma Batuaren fiskalitate eta prestazioen ereduan, familia murritzagoek laguntza gehiago dute aztertutako hauek jasotzerik dutena baino. Beste lurralde batzuetan aldiz, geroz eta zabalagoak diren anaiarteek, legediaren onura handiagoa jasotzen dute. Lehenengo haurra jaiotzerakoan ematen den prestazioa, bigarrenari ematea iradokitzen dute egileek, eta hirugarrenetik aurrerantzean, diru-gehigarriekin laguntzak banatuko dituzten programa selektiboak bultzatzea.

Be the first to leave a comment!