COMBATING CHILD POVERTY? A MULTILEVEL ASSESSMENT OF FAMILY POLICY INSTITUTIONS AND CHILD POVERTY IN 21 OLD AND NEW WELFARE STATES
Saved in:
BACKMAN, O., FERRARINI, T., COMBATING CHILD POVERTY? A MULTILEVEL ASSESSMENT OF FAMILY POLICY INSTITUTIONS AND CHILD POVERTY IN 21 OLD AND NEW WELFARE STATES. JOURNAL OF SOCIAL POLICY, Vol. 39, no. 2 (2010), p. 275-296.
Ref.
167109
Location:
SIIS R.804 Archivo
Palabras clave:
Ayudas a la familia, Estudio comparativo, Estudio internacional, Familia, Infancia, Menores, Pobreza, Política familiar

Abstract:
Familien inguruan bideratutako politika desberdinen eta haurtxoen pobreziaren arteko loturan, azken urteotan gaiari jarri zaion arretari jarraikiaz, 21 lurraldeetako politiken arteko azterlan konparatiboa egin dute Suediako aditu batzuek. Azterlanak aurkeztu alde teorikoak, helduekin alderatu ezkero, haurtxoek pairatzen duten pobreziak eragin ezkorragoak izaten omen ditu; batik bat, pertsonarengan epe-luzerako aroan gerta daitezkeen kognizioaren edo ezagutzaren araberako funtzioetako kalteak kontutan hartzen dituelako baieztapen honek. Luxembourg Income Study (LIS) erakundeak eskainitako datuen bidez, familiaren legedi berri desberdinen eta diru-sarreren mikrodatuak erabili dituzte, berauen azterlan konparatiboa burutzeko. Gizarte politikaren baitan, familia tradizionalari eskaini izan zaizkion politikak alde batetik -batik bat, zuzenean eskainitako transferentziak- eta bestetik, bikotekide bakoitzaren diru-sarbideak kontutan hartzen dituztenen artekoen banaketa egin dute. Ikuspegi makroa eta mikroa uztartzearekin, azterlanak jasotako datuak anitzak izan arren; lana eta familia bateratzen dituzten antzeko politikek, hau da, bikotea osatzen duten banakoen diru-sarreretaz arduratzen diren horiek, oro har, baliagarriagoak omen dira pobrezia gutxiagotu ahal izateko neurri gisara. Azken batean, pobrezia gutxiagotzeko gizarte-politika desberdinek eraginkortasun zabala dutela azpimarratu arren; oraingo politika berriek, besteak beste, emakumearen lan-merkaturatzeko duten eragin dinamikoen garrantzia seinalatzen dute ikerleek.