IN SUPPORT OF MOTHERS' EMPLOYMENT: LIMITS TO POLICY CONVERGENCE IN THE EU?

Saved in:
AVDEYEVA, O., IN SUPPORT OF MOTHERS' EMPLOYMENT: LIMITS TO POLICY CONVERGENCE IN THE EU?. INTERNATIONAL JOURNAL OF SOCIAL WELFARE, Vol. 15, no. 1 (2006), p. 37-49.
Ref. 141576
Location: SIIS R.1182 Archivo
Palabras clave:
Ayudas a la familia, Conciliación, Estudio comparativo, Familia, Inclusión laboral, Madre, Mujer, Política familiar, Trabajo, Unión Europea
Abstract:
Ongizatearen araberako sistema desberdinek erabateko garrantzia hartu dute emakumeek amatasuna eta lana batzeko hautaketa egiterakoan. Azterlan honetan 1980 eta 2000 urteen artean hamaika lurralde europarretan gertatutakoak aztertzen ditu egileak. Amatasunaren gizarte politiken inguruan, bultza izandako saioek hiru atal orokor ezagutu dituzte: haurren artatzea bera, lanarekin bateratze ahalmena, eta familiei eskainitako zerga tratamendu bereziak. Europar lurraldeetan izandako joerekin harmonizaziorako ezbaia gertatuko ote denarena hartzen du azken batean bere analisia egiterakoan, prestazio hauek aitzakitan erabiliaz. Oso anitzak eta desberdinak izanik, politika hauen aztertzea oso da lan zaila, kalitatearen eta kantitatearen arabera alde handiak nabarmentzen direlako; hala ere, autorearen iritzian, bi dira harmonizazioa gertatu ezaren arrazoi nagusiak: nazioek beren eskumenak lagatze ezaren barneerresistentzia batetik, eta bestalde Europar Batasunaren gizarte politika hauen bateratzeko egindako ahalegin hutsalak. Estatu guztiek bultzatu dituzte haurren zaintzarako politikak, baina lurralde nordikoak ageri dira prestazio gehien eskaini duten lurralde-eredu gisara, zuzeneko aurrekonturik gehien finantzatu dutenak. Erresuma Batuak ematen dio txanponari beste aldea. Epe luzean beti ere, baikorra da autorea; merkatuaren integrazioarekin, gizarte politikek lortuko duten konbergentzia mailarekin, balizko harmonizazio prozesua gertatuko dela deliberatuaz.