‘‘That’s not me anymore’’: Resistance strategies for managing intersectional stigmas for women with substance use and incarceration histories

I tiakina i:
Gunn, A.J., et al., ‘‘That’s not me anymore’’: Resistance strategies for managing intersectional stigmas for women with substance use and incarceration histories. Qualitative Social Work, vol. 17, n. 4, 2016, 19 p.
Ref. 587414
Tauwāhi: SIIS Archivo
Palabras clave:
Drogodependencias, Consumo, Prisión, Ex reclusos, Mujer, Etiquetamiento, Madre, Relaciones, Pareja, EE.UU.
Whakarāpopotonga:
Ameriketako Estatu Batuetako testuinguruan idatzitako artikulu honetan, intersekzionalitate ikuspegi bati jarraikiz, aldez aurretik substantziak erabiltzeagatik, espetxeratzeagatik eta mendekotasunarekin lotutako beste portaera batzuengatik emakume batzuek izandako hainbat estigma aztertzen dira; eta, betiere, haien ama eta bikote rolak garrantzia handia hartzen dute. Oro har, gizarteratzeko sistematikoki agertzen dira oztopoak, baina, gizonen aldean, emakumeek arazo horiek iragan ondoren berriz ere amatasuna edota bikote-harremanek asko baldintzatzen dituzte. Artikuluak, bestalde, aintzat hartzen ditu arrazan eta klasean oinarritutako kriminalitate-estereotipoak.<br><br>Berriz ere gizarteratzeko bi estrategia nagusi ageri dira artikulu honetan. Emakume batzuek erretiratzeko estrategiak erabili dituzte haien errekuperazioa babesteko eta estigmatizazioa saihesteko; beste emakume batzuek, berriz, izaera estigmatizatzaileari aurre egitea eta iraunkortasunari buruzko sinesmenei aurre egitea erabaki dute, hau da, estigma anitz horiek maneiatzeko estrategiak erabili dituzte. Emakume horien diskurtsoetan bildutako datuetan oinarritutako metodologiari jarraiki, oso ohikoak dira estigmazio-arazoak. Adibidez, elkarrizketatutako emakumeetatik bi herenek familientzako ama desegokiak dira haien esanean, eta drogazale estereotipoa desagertzea oso zaila gertatzen zaie kasurik gehienetan.