Gizon bat atxilotu dute, migratzaileak mugaz bestaldera «ilegalki» eramatea egotzita

Saved in:
Gizon bat atxilotu dute, migratzaileak mugaz bestaldera «ilegalki» eramatea egotzita. Gara, 10/12/2021.
Ref. 569699
Abstract:
Frantziako matrikula duen Citroen markako auto gris baten berri izan zutenean abiatu zuten ikerketa, oharrak dioenez. Ibilgailu horretan migratzaileek muga «ilegalki» igaro zezaketen susmoa zuen Poliziak, eta, hala zen egiaztatzeko, zaintza operazioak zorroztu zituzten. Ordezkaritzaren arabera, autoaren ustezko jabea «Saharaz hegoaldeko zenbait migratzaile» jasotzen ikusi zuten, Irungo (Gipuzkoa) Gurutze Gorriaren egoitzaren inguruan, eta, ondoren, mugaz bestalderako norabidea hartzen.