A. Otaegi (Errenteriako alkatea): Etxegabetasuna desagerrarazteko apustu irmo eta bateratuaren alde

Saved in:
A. Otaegi (Errenteriako alkatea): Etxegabetasuna desagerrarazteko apustu irmo eta bateratuaren alde. Berria, 03/02/2021.
Ref. 560195
Abstract:
Gipuzkoan, 2019ko SIIS zentroaren txosten batean, gizarteratzearen esparruan gizarte zerbitzuetan ditugun gabeziak jasotzen ziren, nabarmenduz: esku hartzeko eredu komun eta partekaturik ez izatea; baliabideen lurralde-desorekak; murrizketa ekonomikoak; eginkizunak mugatzeko zailtasunak lehen mailako arretaren (udal-ardurakoak) eta bigarren mailakoaren (foru-ardurakoak) artean; koordinazio- eta kogestio-formula egonkorren gabezia; eta sistema antolatzeko lidergo falta. Paradigma berriak aplikatu beharra ere jasotzen zen.