Annual report on migration and asylum 2019

Збережено в:
European Migration Network, Annual report on migration and asylum 2019. Bruselas, European Commission, 2020, 80 p.
Ref. 556527
Локація: SIIS Archivo
Palabras clave:
Minorías, Migración, Refugiados, Menores, Adultos, Programas de inserción, Protección social, Inclusión social, Control, Datos estadísticos, Estudio comparativo, Unión Europea, Europa
Короткий огляд:
Azken hamarkadan jazotako Europar migrazio krisiak eta gero, 2019. urtea erabakigarria izan zen Europar Batasunaren baitako immigrazio-politiken alorrean. Legebiltzar berria, Batzorde berria eta haatik, plan eta ikuspuntu berriak somatu ziren nazioarteko erakundean. Europako Migrazio Sareak idatzitako txosten honetan, urte korapilatsu hartan immigrazio eta asiloaren inguruan eman ziren gertakari nabarmenenak jasotzen dira. Hamar arloetan egituratzen den txosten honek argi adierazten du Europar Batasunak immigrazioarekiko duen ikuspuntua. Mugikortasunaren eta immigrante legalen inguruko lehen ataletik hasi eta garapenaren arloko azkenera arte, programa europar desberdinak, erakundearen estrategiak, nazioarteko ekimenak eta hitzarmenak azaltzen dira, besteak beste. Azken aldian esanguratsuak diren gaiak jorratzen ditu, hala nola bakarrik dauden adingabeko atzerritarrak, nazioarteko babesa, gizarteratzea edo giza-trafikoa.<br><br>Egileen arabera, txostenaren helburua Europar Batzorde berriak mahaigaineratu duen Immigrazio eta Asiloaren Itun Berria eratzeko oinarri izatea da. Itunaren erronken artean daude, txostenean aztertzen diren asilo eskaeren areagotzea (ia 800.000 2019an), EBko mugen legez aurkako gurutzatzeak eta Europa Hegoaldean igotzen doan Bakarrik Dauden Adingabeko Atzerritarren kopurua. Bukatzeko, Europar Batasunak jasan izan duen barne krisia eta estatu kideek gaiarekiko duten perspektiba oso desberdinduak guztiz adierazgarri suertatzen dira txostenean zehar. Bertan jasotzen baitira lurraldeek erkidegoko ekimen desberdinekiko izan duten jarrera eta transposaturiko zuzentarau kopuruak. Hein handi batean, immigrazio ekimen eta politiketan oso argigarri den txostena da honakoa: datu, mapa eta taulez lagundua.