Bakardadea ere osasunaren etsai
Gorde:
Bakardadea ere osasunaren etsai. Gipuzkoako Hitza, 25/09/2020.
Erref.
556461
Laburpena:
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bakardadea-K. Gipuzkoan pertsonak konektatzen estrategiaren barruan, azterketa kuantitatibo bat egin dute, herrialdean dauden bakardade profilak aztertzeko asmoz. 55 urtetik gorako 2.050 pertsonako lagin bat hartu dute, eta ateratako emaitzetako bat hau izan da: %5,5ek esan dute bakarrik sentitzen direla —15.000 lagun lirateke—. Inkesta berean, zeharkako bakardadea edo bakardade pribatua ere neurtu dute Jong Giervelden eskalaren bidez —hau da, bakarrik hitza agertzen ez den eskala baten bidez, zeharka galdetuz—, eta kalkulatu dute nahi gabeko bakardadea sentitzen dutela %29,5ek —80.000 pertsonak baino gehiagok—