Predicting unmet need for social care

Bewaard in:
Dunatchik, A., et al., Predicting unmet need for social care. Journal of Long-Term Care, 2019, p. 194-205.
Ref. 553986
Plaats: SIIS Archivo (R.1962)
Palabras clave:
Personas mayores, Servicios sociales, Apoyo social, Estudio de necesidades, Predicción, Política social, Reino Unido
Samenvatting:
<i>English Longitudinal Study of Ageing</i>-eko 2002-2012reko datuetan oinarrituta, 50 urtetik gorako pertsonen ase gabeko beharrizanen aurreikuspenak ezagutzeko ikerketa da hau. Adinekoen gizarte arreta da gaur egun gizarte zerbitzuen egin behar garrantzitsuetako bat, are gehiago, aldaketa demografikoa eta ondorioz, gizartearen zahartze orokorra ematen den honetan. Beharrizan ezberdinei ematen zaien erantzunak berriz, hizpide izaten ari dira azken urteetan, ereduak eta esku hartze motak direla medio. Testuinguru honetan, sekula baino garrantzitsuago bihurtzen da ase gabeko beharrizanak aurreikusi ditzaketen ezaugarri eta faktoreak ezagutzea, politika sozialen planteamendu berriak modu egokiagoan egin ahal izateko. Ikerketa honek, ematen dituen datuen artean, ikerketako beharrizanen definizioa egiteko, ekintzetan oinarritutako ikuspegia erabili da eta ondoren, elkarrizketak ere gauzatu dira ikerketa osatzen aldera, beharrizan asegabeak eta aseak dituzten pertsonen ezaugarriak alderatuz.<br><br>Emaitzei dagokienean, hainbat faktore aurkitu dituzte beharrizan asegabeak izateko aukera areagotu ditzaketenak, besteak beste, bakarrik bizitzea eta mugikortasun edo osasun arazoak izatea. Deigarria da, esaterako, adinari erreparatuz, jende nagusiagoarekin alderatuz, gazteagoak diren pertsonak direla gizarte beharrizanak ase gabe sentitzen dituztenak. Honetaz gain, egoera ekonomikoa, hezkuntza maila, etxebizitza izatea, familiarekin harremanak, egoera kognitiboa edo osasunarekin erlazionatutako jarrerak aztertzean, ikertzaileen ezusterako, faktore hauek guztiak beharrizanak ase gabe izatearekin zuzenean lotuak ez daudela egiaztatu dute. Honenbestez, esparru honetan beste ikerketaren bat ezagutzen den arren, gutxi ikertutako esparrua dela esan daiteke, gizarte politika orokorren diseinuan kontuan izatea ezinbestekoa dirudien arren, batez ere, prebentzio lan eraginkorrak burutze aldera.