Enpresek euren gain hartu beharko dute etxetik lan egitearen kostu osoa

שמור ב:
Enpresek euren gain hartu beharko dute etxetik lan egitearen kostu osoa. Berria, 27/06/2020.
Ref. 553510
Abstract:
Langileak telelanean dituzten Hego Euskal Herriko enpresek «bere osoan» ordaindu beharko dituzte jardunak lantokitik kanpo eragiten dituen kostu guztiak. Horiek hala, enplegatuak ez du bere poltsikotik ordaindu beharko «lanerako beharrezko diren lanabes, erreminta edo baliabiderik», ez zuzenean, ez zeharka. Era berean, etxetik diharduen langileak bere ordutegia egokitzeko eta deskonexio digitalerako eskubidea izango du. Espainiako Gobernuak etxetik egiten den lana arautzeko eraturiko lege aurreproiektuan zehazturiko neurri batzuk dira horiek.