COVID-19 pandemic and mental health consequences: systematic review of the current evidence
Furkejuvvon:
Vindegaard, N., Eriksen, M., COVID-19 pandemic and mental health consequences: systematic review of the current evidence. Brain, Behavior and Immunity, May 2020, 12 p.
Ref.
553223
Sajádat:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Enfermedades mentales, Virus, Epidemia, Emergencia social, Efectos, Salud mental, Personal sanitario, Trastornos psicológicos, Actitudes sociales, Datos epidemiológicos, Literatura científica, Panorama internacional

Abstrákta:
COVID-19ak erabat aldatu ditu gure bizitzak eta badaude 2020a “dena aldatu zen urtea” bezala ere kalifikatzen hasi direnak ere. Horrelako baieztapen ausartik egitea nahi izan gabe ere, ezin da ukatu hainbat eraldaketa sakon eragin dituela eta ondorioz betetako gizartea utziko duela, ez baitakigu zein neurritan itzuli ahal izango garen lehengo gizarte errealitatera. Hori horrela, ondorioak izango direla errealitatea da, baina maiz gertatzen den bezala, ondorioen artean ere, badaude beste batzuk baino ikusezinagoak izango diren ondorioak, momentuan ez direlako lehentasun, edo dena delakoagatik. Horien artean kokatzen da artikulu honek aztertzen duen osasun mentala eta pandemia, aspektu horretan eragiten ari dena. Artikulu honek gaiaren inguruan kasu ezberdinak jasotzen zituzten 43 ikerketen sistematizazioa egiten da, osasun mentalean COVID-19k duen eragina aztertzeko. Aztergai izan dituzten ikerketak ezberdinak izan dira oso: batzuetan, gaixotasuna jasan duten pertsonekin lan egin da; beste gutxi batzuetan, aurrez buruko gaixotasunak zituzten pertsonekin; beste zenbaitetan, osasun edo zaintza langileekin; eta besteetan, talde guztietakoekin batera. Ondorioak oraindik ere, oso irmoak ez direla esan daitekeen arren, zantzu batzuk nabari direla aipatzen da. COVID-19a jasan duten pertsonen artean, estres postraumatikoaren zein depresioaren sintomak ageri direla aipatzen da; hala nola, aurrez buruko gaitzak dituzten pertsonen egoerak, okerrera egin duela ikusi ahal izan da, eta osasun-langileen artean, berriz, ezinegon psikologikoa oro har, depresioa, antsietatea edo loaren alterazioak nabaritu dira. Gaineratzen da ikerketan, sintomak izateko arriskua hazten duten faktoreak ere, emakumea izatea, osasun arazoak izatea edo gaixotasuna familiartean bizitzea ere. Oraingo honetan, gauzak ahalik eta ondoen egin badira ere, ezikusiak direnak ikusarazteak bere garrantzia dauka, hurrengo batean gauzatuko diren kudeaketa estrategietan kontuan hartuak izan daitezen eta horretarako, ezinbestekoak dira horrelako publikazioak ezagutaraztea.