A. Barquín (Mondragon Unibertsitatea): Etxean ikastea eta arrakala soziala

Gespeichert in:
A. Barquín (Mondragon Unibertsitatea): Etxean ikastea eta arrakala soziala. Berria, 05/04/2020.
Ref. 549570
Abstract:
Gerta daiteke ikaslearen familiak errekurtso ekonomiko gutxi izatea, alegia, pisu txiki batean bizitzea, familia osoak gela bakar bat partekatzea, egoitza batean bizitzea, txiro energetikoa izatea, otorduak ganoraz egiteko zailtasunak edukitzea, etxean ordenagailu edo smartphonerik ez, konexiorik edo daturik ez... Zaintzaren alorra ahaztu gabe, noski. Baliteke familiak ume bat edo bi baino gehiago izatea (denak etxeko lan digitalekin?, guztientzako konektibitate nahikoarekin?), guraso bakarreko familia izatea; pertsona nagusiak, gaixoak edo zaintza handiagoren premiak dituzten kideak egotea etxean. Gerta daiteke ez egotea gutxienez guraso edo nagusi bat umea pantailaren aurrean edota etxeko lanekin antolatzeko eta apur bat laguntzeko; alegia, denbora, energia eta gogoarekin horretaz ere arduratzeko (lanetik bueltan edo telelana egin ondoren, lana mantentzeko zortea baldin badago, etxeko eta beste pertsonen zaintza egin ondoren, familiakideen/senideen eta umeen beste behar batzuk kudeatu ondoren, norberaren kezkak eta emozioak kudeatu bitartean...).