Digitalisation and European Welfare States
Tallennettuna:
Petropoulos, G., et al., Digitalisation and European Welfare States. Serie: Blueprint n. 30, Bruselas, Bruegel, 2019, 160 p.
Ref.
543520
Sijainti:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Estado social, Nuevas tecnologías, Innovaciones, Mercado de trabajo, Desempleo, Condiciones de trabajo, Formación profesional, Protección social, Seguridad Social, Gasto social, Impuestos, Datos estadísticos, Actitudes sociales, Recomendaciones, Tendencias, Evolución, Unión Europea, EE.UU.

Abstrakti:
Digitalizazioaren bidegurutzeak ongizatean Martxan den digitalizazio-prozesuak ezinbestean izango du ondoriorik Europako ongizate estatuetako lan-arloan. Bruegel think tank-ak aurkezturiko monografia honek premisa hori ardatz duten zenbait arlo aztertzen ditu. Teknologia berri desberdinek europar gizarteko produkzio sisteman etorkizunean izango dituen eraginak dira aztergai nagusi. Lanpostuen eraldaketa, langabezia-tasaren igoera edota gizarte-segurantzak enplegu berrietara duen irisgarritasuna dira eragin horietako batzuk.

Monografia hau hiru sailetan bereizi daiteke. Lehenengoan, digitalizazio-prozesuari lotutako arloen diagnosi zabal bat egiten da. Bertan, automatizazioak, adimen artifizialak eta sareko plataformek lanpostuetan eta lan-merkatuan duten eragina deskribatzen dira. Bigarrenik, Europar Batasunaren baitan ―bai estatu kideetan, zein Nazioarteko Erakundean― digitalizazioak dakartzan aldaketekiko eskaintzen den gizarte-babesa aztertzen da. Azpimarratzekoa da arlo honetatik ateratzen duten ondorio nagusia: desberdintasun oso nabariak daudela Estatuen artean. Efizientzia eta ekitatearen ardatzetan kokapen guztiz kontrajarria dituzte estatuek. Bestalde, adierazgarri suertatzen da baita ere Bismarckiar sistemek ―gizarte segurantza lan-eremuan oinarritzen dutenek― iraungitze data duten ondorioztapena, Beveridge-ar sistemaren ―gizarte-segurantza unibertsalaren― mesedetan.

Bukatzeko, digitalizazio prozesuaren baitan emango diren gizarte-egoera desberdinak ere azaltzen dira, hauen inguruko gomendio batzuk zabalduz. Digitalizazioaren aldaketa esanguratsuenak, esperotako langabezia tasaren igoeran beharrean, lana beraren izaeran eta tamainan jasango dituela dio monografiak. Horretarako, estatu kideek egoera berrien aurrean langileen babeserako neurriak hartzeko beharra eta EB-n baitako babes-sistemaren harmonizazioa aipatzen dira eremu garrantzitsu bezala.