Under pressure: The squeezed middle class

Tallennettuna:
Organisation for Economic Cooperation and Development, Under pressure: The squeezed middle class. París, Organisation for Economic Cooperation and Development, 2019, 178 p.
Ref. 541291
Sijainti: SIIS Archivo
Palabras clave:
Clase social, Desarrollo económico, Crisis económica, Pobreza, Nivel de ingresos, Tendencias, Trabajo, Mercado de trabajo, Vivienda, Percepción, Actitudes sociales, Situación socioeconómica, Forma de vida, Panorama internacional
Abstrakti:
ELGA/OCDE antolakuntzaren txostenak erdiko gizarte-klasea hartzen du fokuan, globalizazio- edo mundializazio-prozesuaren ondoren herrialde askotan bizi-maila geldotzen edo murrizten ikusi duena. Txostenaren arabera, gizarte-maila handieneko taldeek diru-sarrerak eta aberastasuna metatzen jarraitu bitartean, egonkortasun politikorako, kriminalitatea apaltzeko, kohesio soziala sustatzeko, babes-sistemen iraupenerako eta, azken batean, gizarte oparoagoak izateko erdiz erdiko garrantzia duen klase soziala gero eta zukutu edo esplotatuagoa izan omen da azken hamarkadetan.<br><br>Dokumentuaren daturik esanguratsuenen arabera, lehen dezilean kokatzen den talde hori omen da munduko aberastasun osoaren erdiaren jabe, eta %3 besterik ez omen du maila apalenetan ageri den %40ak. Bestetik, hiru pertsonatik bat baino gehiago ekonomikoki kaltebera omen da; eta finantza-aktibo likidorik ez duenez, ez omen lioke eutsiko hiru hilabetez egun duen bizi-mailari. Aurrekari sozioekonomiko horien eragina ere azpimarratzen dute egileek oinarrizko diren bestelako gizarte-emaitzetan, adibidez osasun-arloko edota bizi-itxaropenari buruz aintzat hartutako neurrietan.