Oreka
Salvato in:
Oreka. Alea, 01/02/2019.
Ref.
539644
Abstract:
Bada, haurren zaintzara dedikatuko den gurasoa ama izango dela errotuta dago gizartean, hori da erakutsi eta ikusten duguna. Aldiz, erantzukizun hori hartzen duen aitak justifikatu eta argudiatu egin behar du bere erabakia. Itziar Alonso-Arbiol-ek, Amatasuna eta aitatasuna, proposamen berriak (2006,UEU) liburuaren egileak, haurren zaintzara dedikatzen den aitak jendartearen begietara ukitu positiboa badaukala dio; aita jatorra da. Baina egunerokoan, eta batez ere lan-merkatuari lotuta, haurrak zaintzeko lana uztea ez da serioa, ez zaio balio positiborik aurkitzen. Etorkizunerako proiektuak dituen gizonak ibilbide profesionalean etenaldia egitea ez da batere erraz ulertzen; haurren zaintza oztopoa da eta ez dator bat bere rolarekin. Oreka falta dugu.

Lascia un commento!