Building age-friendly neighbourhoods in Greater Manchester: evidence from the Ambition for Ageing programme

Shranjeno v:
Thorley, J., Building age-friendly neighbourhoods in Greater Manchester: evidence from the Ambition for Ageing programme. Manchester, Ambition for Ageing, 2018, 28 p.
Ref. 539479
Lokacija: SIIS Archivo
Palabras clave:
Personas mayores, Personas mayores activas, Calidad de vida, Vecindad, Atención comunitaria, Nivel local, Relaciones sociales, Participación social, Inclusión social, Adaptación del medio, Accesibilidad, Entorno urbano, Participación social, Actitudes sociales, Buenas prácticas, Reino Unido
Abstract:
Gure gizarteetan populazioaren zati garrantzitsu bat hartzen dute adinekoek eta aldaketa demografikoak direla eta, goranzko joera duen fenomenoa da. Horren aurrean, asko dira zahartze aktibo eta osasuntsu baten aldeko politika publikoak bultzatu behar direla aipatzen duten ahotsak. Testuinguru honetan kokatzen da Manchester Handian aurrera eramaten ari den Ambition for Ageing programaren inguruan egindako txosten hau. Berau egiteko, programaren baitan gauzatutako ikerketa eta bertatik eratorritako ezagutzak erabili dira. Ambition for Ageing 50 urtetik gorako pertsonentzako programa da, 8 distritutako 25 gunetan aurrera eramaten dena, Local Delivery Leads-ak ―intersekltorialak diren pertsona erraztatzaileak― ondoan izanda.

Munduko Osasun Erakundeak adinekoentzako komunitate lagunkoiak zahartzaro aktiboa bultzatzen duten politika, zerbitzu, eremu eta estrukturak dituzten guneak bezala definitzen ditu. Politika hauek ikuspegi komunitarioa dute eta tokian tokiko erantzunak bilatzen dituzte, aztergai den programa hau horren adibide izanik. Zehazki, bere helburu nagusia tokiko komunitate inklusibo eta irisgarriak eraikitzea da eta hori lortzeko, parte hartzean oinarritzen dira, komunitatea bera osatuko duten pertsonak eraikuntzan inplikatuz, esklusioa ekidin eta iritzi zein nahiak kontuan hartzeko. Ikuspuntu hauek ezinbesteko aspektuak dira gaur egungo politika publikoen diseinu eta garapenean.

Txostenean programari buruz azaleratutako gakoetako batzuk hurrengoak dira: lotura sozial positiboak, kohesio komunitarioa, parte hartzea eta elkargunerako aukerak sortzea; irisgarritasuna, instalazioa eta garraiobideak bultzatzea; segurtasun eta babes sentimenduak areagotzea eta informazio eskuragarria zein komunikazio eraginkorra ematea. Gako hauetako bakoitzean sor daitezkeen zailtasunak ere badaude, hurrengo esperientzia batzuetan kontuan hartu daitezkeenak, baita, iradokizun zerrenda bat ere.

Programa testuinguru oso konkretu batean garatu bada ere, kalitatezkoa eta aktiboa izango den zahartzaroa bultzatu nahi dituzten politiken baitan, aurrera eramango diren programa ezberdinetarako oinarri interesgarriak eskaini ditzake, etorkizunean ezinbestekoak izango baitira.