Zaintza dago jokoan

Saved in:
Zaintza dago jokoan. Gipuzkoako HItza, 21/12/2018.
Ref. 538920
Abstract:
Adinekoen zaintzaz arduratzen diren ia 6.000 langileri eragiten die lan gatazkak, eta emakumezkoak dira %95 inguru. Sektoreko lan itunik gabe hasi zuten urtea, eta, bukatu ere, ziur asko, halaxe bukatuko dute; negoziazio mahaia ez da bildu ere egin urte guztian. Patronalen, sindikatuen eta langileen ordezkariak iazko urrian eseri ziren azkenekoz mahai beraren bueltan, eta patronalek mahai gainean jarri zuten zirriborroa ikusi orduko altxatu ziren sindikatuak, euren ustez “atzerapausoa” zelako proposatzen ari zirena: “Ez zegoen negoziazioei ekiteko eduki garrantzitsurik; soldatak izoztea eta lan baldintzak kaskartzea proposatu zuten”. Adegi da lau patronaletan indartsuena (%36) eta Matia (%27), Lares (%27) eta ACGG (%10) dira besteak. Lau sindikatuetan indartsuena, berriz, ELA (%61) da, eta haren atzetik daude LAB (%20), CCOO (%9-10) eta UGT (%9-10). Elena Beristain gizarte langileak erran ditu hitzok, Nafarroako Giza Eskubideak eta Buruko Osasuna plataformak antolatutako lehendabiziko jardunaldian. Iruñean egin dute, asteon. Bat egin dute, eztabaidatzeko asmoz, buruko osasun zerbitzuotako profesionalek eta erabiltzaileek, eta gai zehatza jarri dute mahai gainean: erabiltzaileok lotzeko eta beren gogoz kontra ospitaleratzeko edo tratamenduak emateko sistemak. Beristainek uste du halakoek ereduaren porrota erakusten dutela. Giza eskubideak urratzen dituztela nabarmendu dute, berriz, lotu eta behartu dituztenek, eta pertsonak prozesuaren erdigunean jartzeko beharra onartu dute profesionalek. Eredua aldatzekoa, alegia. .