Harrerak baditu milaka aurpegi
Kaydedildi:
Harrerak baditu milaka aurpegi. Bizkaiko Hitza, 26/10/2018.
Ref.
537557
Özet:
Udan zehar hainbat izan dira Bilbora heldutako migranteak, eta oraindik ere pertsonen fluxua ez da eten. Bidaia luzea abiatu zuten aspaldi; bi, hiru, lau urtetan luzatzen den odisea. Haietako asko itsasartea gurutzatu berri heltzen dira Bilbora; ekainaren 28an Termibuseko geltokira heldu zen autobusekoak bezala. Gurutze Gorriak txandal beltz berdina ematen die guztiei, eta horiek soinean topatu zituen Bilboko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kide batek, noraezean. Haietako askok ez zekiten non zeuden ere. Orduan hasi zen harrera auzoen dinamika