Digital change in health and social care
Gorde:
Maguire, D., et al., Digital change in health and social care. Londres, The King's Fund, 2018, 87 p.
Erref.
536587
Kokapena:
SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Política sanitaria, Política social, Innovaciones sociales, Nuevas tecnologías, Organización y gestión, Participación usuarios, Sistemas de información, Coordinación administrativa, Atención sociosanitaria, Experiencias, Reino Unido

Laburpena:
The King's Fund aditu talde independenteak egindako txosten hau eraldaketa digitalaren gaian zentratzen da, zehazki, berau gizarte eta osasungintzaren alorretan kokatuz. Ikerketaren honen helburua digitalizazioan murgildu nahi duten alor hauetako erakunde edo elkarteak bide horretan laguntzea da, hasierako egoera edozein izanda ere, eraldaketa digitalaren bidean arrakasta ziurtatzeko hainbat gako eskaintzen baititu. Hori da txostenaren ekarpen nagusia, izan ere, aldaketa demografikoek, zaintzaren krisiak edo sistema hauek egunerokotasunean pairatzen dituzten hainbat zailtasunen aurrean, digitalizazioaren aldeko apustua egiten duten erakundeak gero eta gehiago dira. Entzuna da, hainbat zerbitzu eta baliabide hobetzeko bide egokia dela eta teknologia berriekin, hauetako hainbaten jasangarritasuna bermatzen dela. Gure testuinguruan ezberdintasunak ezberdintasun, noski, badira bide hori urratzen hasi diren erakunde batzuk, baina badaude, ordea, horretan bide xumeagoa egin edo bidea hasi ez dutenak ere. Gauzak horrela, Erresuma Batuan zentratzen den ikerketa hau, bidea jorratu nahi duten erakundeentzat bereziki interesgarria suertatu daiteke dituen lau ataletako informazioa aberasgarria izan baitaiteke horretan jarri nahi duen edonorentzat, jakinda, ez dela agian, alor hauetan digitalizazioaren inguruko produkzio askorik. Testuaren lehen atalean, kontzeptualizazioa egiten da aldaketa digitalaren inguruan; bigarrenean, bost kasu ikerketa egiten dira, hain zuzen ere, jada bidea modu arrakastatsuan egin duten bost elkarteen kasuak ikertuz. Hirugarren atalean, hauetatik jasotako faktore garrantzitsuak biltzen dira, besteak beste, herritarraren parte hartzea, informazioaren gobernantza edo lidergoa bezalako elementuak aipatuz eta azkenik, konklusioen atalean, lagungarriak izan daitezkeen gakoak agertzen dira. Edukia, esan bezala, aldaketa digitalean murgildu nahi duen erakunde ororentzat baliagarria da eta gainera, ikerketan jasotako lehen mailako informazioa hitzez hitz jasotzen da aipu modura, horrek konklusioak modu zuzen eta errealagoan erabilgarri bihurtuz.

Antzeko izenburuak: Digital change in health and social care
- The digital revolution: eight technologies that will change health and care
- La transformación digital en la integración sociosanitaria
- Digital social policy: Past, present, future
- DIGITIZING SURVEILLANCE: CATEGORIZATION, SPACE, INEQUALITY
- Hiding in plain sight or disappearing in the rear view mirror?: whatever happened to the revolution in information for health and social care – learning from England and australia
- Shaping the future of digital technology in health and social care