Legal gambling availability and youth gambling behaviour: A qualitative longitudinal study
I tiakina i:
Kristiansen, S., Trabjerg, C.M., Legal gambling availability and youth gambling behaviour: A qualitative longitudinal study. International Journal of Social Welfare, vol. 26, n. 3, 2017, p. 218-229.
Ref.
532546
Tauwāhi:
SIIS Archivo (R.1182)
Palabras clave:
Juventud, Adolescentes, Drogodependencias, Adicción conductual, Ludopatía, Factor de riesgo, Percepción, Actitudes sociales, Conducta, Nuevas tecnologías, Legalización, Dinamarca

Whakarāpopotonga:
Danimarkako Aalborg Unibertsitateren artikulu honetan, hiru urteetan luzatutako nerabeen ausazko jokoaren erabilerei buruzko azterlan kualitatibo baten zati baten berri eskaintzen digute. Zehazki, ausazko jokoak erabiltzeko eskuragarritasuna eta horrek nerabe eta gazteengan izaten duen eragina aztergai hartu dute. Azken urteotan, herrialde gehienetan hazi egin dira ausazko jokoak legalki erabiltzeko aukerak, eta osasun publikoaren paradigmaren baitan eginiko ikerketek nerabe eta gazteen ausazko jokoen erabilera mugatzea iradokitzen dute. Azken batean, biztanle helduei buruzko ikerketen arabera, korrelazio nabarmena gertatzen baita jokorako eskuragarritasunaren eta joko arazotsuaren artean; eta areagotu egiten omen da jokatzeko modalitate berriak agertzen direnean. Egileen esanean, ondoko lau alderdi azpimarratu behar dira daniar gazte eta nerabeen egungo jokoari buruzko harremana deskribatzeko: ausazko joko-merkatuaren liberalizazioa, adingabekoei sarbide-mugak ezartzea, jokatzeko establezimenduen gertutasuna eta berrikuntza teknologikoak. Gazteen arlo komunitarioan kokatutako establezimendu horien garrantzia nabarmentzen dute artikuluan: batetik, era goiztiarrean jokatzen hasteko aukera ematen dietelako; eta ez direlako horrelako lokaletara bakarrik joaten, izan ere, lagunekin edota senideekin sartzen baitira. Nerabeek ausazko jokoa diruarekin eta gizarte-estatusarekin lotzen dute, adibidez, helduaroko aisialdi mota gisara ulertzen dutelako. Azkenik, arrisku-mailarik altuena Internet bitarteko ausazko jokoetan gertatzen dela aurkitu dute egileek; bizkor eta erraz eskura daitezke, eta ikerketaren arabera, Internet bitartez gehien hazitako biztanleria-segmentua gazteek osatzen omen dute.