Older persons' experiences and perspectives of receiving social care: a systematic review of the qualitative literature

Saved in:
São José, J. de, et al., Older persons' experiences and perspectives of receiving social care: a systematic review of the qualitative literature. Health and Social Care in the Community, vol. 24, n. 1, 2016, p. 1-11.
Ref. 522318
Sted: SIIS Archivo (R.1241)
Palabras clave:
Personas mayores, Servicios sociales, Actitudes usuarios, Atención comunitaria, Estudio cualitativo, Literatura científica, Europa, Unión Europea
Abstract:
Gizartearen zahartze progresiboak hainbat erronka mahaigaineratu ditu, tartean, pertsona nagusien zaintzari dagokiona. Eztabaida publikoan zein gizarte politiketan gero eta presenteago dagoen gai bat izan arren, pertsona nagusien zaintzarekiko esperientzia eta bizipenak ez dira normalean erdigunean kokatu. Haien ikusmoldea kontuan ez hartzeak zaintza zerbitzuen hobekuntza oztopatzen du, besteak beste. Hain zuzen ere, hutsune hori betetzeko xedea dauka esku artean dugun artikuluak, hau da, instituzio formaletatik kanpo gizarte-zaintza formala (etxez etxeko laguntza, esaterako), nahiz informala (senide edo lagunarteak eskainitakoa) jasotzen duten 65 urtetik gorako pertsonen ikuspuntuak bildu eta aztertzea. Horretarako, 1990 urtetik 2014 urtera bitarte gai hau jorratzen duten ikerketa kualitatiboen berrikusketa eta analisia burutu dute egileek, gehienak Erresuma Batuan eta herrialde eskandinaviarretan gauzaturiko ikerlanak.<br><br>Azterketaren emaitzek zenbait argi-itzal erakusten dituzte, nagusiki zaintza-harremanaren nolakotasunak, edo bestera esanda, zaintzailearen portaerek eta rolek baldintzatzen dituztenak. Esaterako, gizarte-zaintza jasotzeak berak hainbat galera omen dakartza hartzailearentzat, hala nola, askatasun, autonomia, konfiantza edota gizarte-nortasun galerak. Honetaz gain, zaintza eskatzea zailtasunez bizi den erronka bat izan ohi da, batez ere, boteregabetzearekin eta gaitasunen gutxitzearekin lotzen omen da eta. Agenda politikoek pertsonaren duintasuna, autodeterminazioa, askatasuna, edota parte-hartzea bezalako balioak goraipatzen badituzte ere, denetarik aurki daiteke pertsona nagusien bizipenetan. Zentzu honetan, zaintzailearen jarrera giltzarritzat hartzen da, hartzailearen autonomia eta erabaki gaitasuna susta baitezake, edota ostera, haren buruaskitasunean negatiboki eragin. Hortaz, elkarrekikotasuna, errespetua, arreta, eta segurtasuna, zaintza-lan onaren ezaugarri gisa jasotzen ditu artikuluak. Honenbestez, ondorioen arabera, gizarte-zaintza jasotzeak bere horretan, ez du zertan bizipen on edo txarrik eragin; aldiz, zaintza-harremanak baldintzatzen du hartzaileen esperientzia, eta beraz, zaintzaileen jarrerak eta portaerak berebiziko garrantzia du zeregin horretan; dena den, egileek adierazten dutenez, zaintza-lan egokia bermatu ahal izateko baldintzen sorrera eta sustapenean ezinbestekoa da politika publikoen inplikazioa.