Energy poverty, crisis and austerity in Spain

Sábháilte in:
Tirado, S., Jiménez, L., Energy poverty, crisis and austerity in Spain. People, Place and Policy Online, vol. 10, n. 1, 2016, p. 42-56.
Ref. 518910
Suíomh: SIIS Archivo
Palabras clave:
Pobreza, Pobreza energética, Vivienda, Precariedad, Efectos, Crisis económica, Trabajo, Desempleo, Factor de riesgo, España
Achoimre:
Datu enpirikoetan oinarrituz, artikulu honetan aztergai hartu dute Espainiako pobrezia energetikoaren erlazioa krisialdiarekin, austeritatearekin eta langabeziarekin. 2004-2012 aldiari buruzko datuak eta adierazleak aztertu dituzte horretarako; eta 2008tik hazitako langabeziaren eta energia-prezioen ondorioz, etxebizitzetako energia-gabeziaren maila asko igo omen izanaren ebidentziak agertzen dituzte datuek. Autoreen esanean, kanpoko faktoreen eta Espainiako barneko politika ekonomikoko erabakien arteko konbinazioak gertarazi omen zuen 2006ko 1,8 milioi langabetuetatik 2013ko 6,1 milioi langabetuetara pasatzea. Bestetik, urteko energia-gastuaren urteko batezbestekoa 851 €-koa zen 2008an, eta 1.135 € izatera pasa zen 2012an. Aldi horretan, 24.474 €-tik 22.413 € izatera pasa zen urteko batezbesteko errenta. Egoera hori sortzen langabeziak izan zuen eraginik handiena, baina soldaten debaluazioak eta pentsio-sarien izozketak erlazio nabarmena izan zuten egoeraren eskastean.<br><br>Argindarraren prezioek %63ko igoera nominala izan zuten 2006-2012 urteen artean; eta gasaren prezioa aldi horretako urterik gehienetan egonkor mantendu arren, 2011-12 urteetatik aurrerantzean igoera handia ezagutu zuen. Elektrizitatearen tarifaren defizita eredu gisara erabiltzen dute egileek gabezia-mailarekin krisiak eta austeritate-politikek duten lotura adierazteko. Esandakoez gain, alde nabarmenak agertzen omen dira autonomia-erkidegoen artean, betiere krisiaren aurretik zegoen egoera sozioekonomikoak baldintzatu egin duelako gaur egungo erkidegoen alde hori; bereziki energiaren prezioari dagokionez. Horren ondorioz, egileen esanean, pobrezia energetikoaren maila hori egiturazko eta epe motzeko faktoreek modu independente batean eragin izan omen dute.