Homelessness and social inclusion
Guardat en:
Homelessness and social inclusion. Social Inclusion, vol. 4, n. 4, 2016, 128 p.
Ref.
518126
Localització:
SIIS Archivo (R.1945)
Palabras clave:
Exclusión social, Inclusión social, Sin techo, Intervención social, Programas de inserción, Servicios y centros, Políticas públicas, Estudio internacional, Europa, Panorama internacional

Resum:
Europako Etxebizitzari buruzko Ikerkuntza Taldeak (European Network for Housing Research Group) Social Inclusion aldizkariari eginiko gonbidapenean oinarritzen da ale monografiko hau. 2013an abian jarritako sarbide irekiko aldizkari honetan, gizarteratzearen edo inklusioaren hainbat alderdi hartu izan dituzte aintzat, adibidez: immigranteak eta talde etniko gutxituak, partaidetza, ezgaitasunak, goi-mailako hezkuntza-desberdintasunak edota errefuxiatuen gizarteratzea, besteak beste. Ale honetan, mundu osoan gertatzen ari den etxegabekoen dimentsio anitzeko fenomenoa aztergai hartu dute, eta horren barne daude ekarpen teorikoak, metodologikoak eta enpirikoak. Artikuluen lanketarako, Europako egoera eta FEANTSA erakundearen laguntza izan arren, adibidez, Brasil, Kanada edota Japoniako egoeraren berri ere ematen duten artikuluak argitaratu dituzte. Ameriketako Estatu Batuetan eta Europan ‘Housing First” izeneko ereduak izandako hazkundea ebaluatzen dute artikulu batean, ikerketetan aurkitu izan diren ebidentziak azaleratzeko asmoz. Beste artikulu batean etxegabeko egoeran geratu aurreko izaera konduktualeko eta psikologikoko aurrekariak aztertzen dituzte haien gizarteratzeko aukerak aztergai hartzeko. Hurrengo artikulu batean, ikuspuntu kritiko batetik aztertzen dituzte premia konplexuak dituzten etxegabekoen premiak artatzean gizarte-zerbitzuek izaten duten erantzuna. Bestetik, ezkutuan geratu eta azterlan urriak bideratu izandako Erresuma Batuko ‘sofa surfing’ fenomenoa (lagunen etxebizitzetan lo egiten duten kasuak) edota Kanadako landa-eremuko etxegabeen kasuak aintzat hartzen dituzte, baita Japoniako testuinguruko gizarte-bazterketari eta bizitegi-bazterketari buruzko arazoak ere.