Psychological treatments for gambling disorder
Gardado en:
Rash, C., Petrym C.N., Psychological treatments for gambling disorder. Substance Abuse and Rehabilitation, n.7, 2014, p. 285-295.
Ref.
515206
Localización:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Discapacidad, Adicción conductual, Ludopatía, Efectos, Terapia, Terapia cognitiva, Modificación de conducta, Resultados, Evaluación de servicios, Literatura científica

Resumo:
Nahasmendu mentaletako DSM-5 gidaliburuak ausazko jokoari loturiko nahasmenduak bulkaden kontrolerako nahasmenduetatik sustantziei eta nahasmendu adiktiboei buruzko atalera aldatu zituen. Biztanleriaren %0,4-%2k pairatuko omen du bizitzan zehar joko nahasmenduren bat; eta ausazko jokoari buruzko arazoak %1,3-%2,3 biziko omen ditu. Azken hauetatik heren batek era natural batean gaindituko du arazoa, eta AEBetako Connecticut Unibertsitateko ikerlari talde batek eskuragarri dauden tratamendu psikologikoei buruzko ebidentzien azterketa baten berri ematen digu artikulu honetan. Finantzei, harremanei eta osasun psikologikoari era ezkorrean eragiten dien portaera da ausazko jokoei loturiko nahasmendua, eta artikuluaren egileek arazoari aurre egiteko intentsitate apaleko eskuartzeak (autolaguntza, tratamendu laburrak) eta terapeutekin aldi luzeagoan egin beharreko terapia motak aztertu dituzte. AEBetan horren ezagun diren anonimotasuna gordetzeko programen, autolaguntza-programen eta Internet bitarteko laguntza-tratamenduen baliagarritasuna bermatu arren, profesionalekin buruturiko aurrez aurreko tratamenduetan jasotzen dituzte emaitza egokienak. Ohikoagoak diren tratamendu horietako pazienteen engaiamendua nabarmen hazten da, baina ez da igarri alde nabarmenik tratamendu kognitibo, konduktual edota kognitibo-konduktualen artean. Bestetik, banaka edo taldeka bideratutako terapietako eraginkortasuna oso tankerakoa dela nabarmentzen dute egileek. Azken batean, eskuartze laburrek eta motibazioari lotutakoek, konduktualek edota kognitiboen arazoari hein batean aurre egin arren, ezin da erabateko ebidentziarik aurkitu, izan ere, epe luzeko edo izaera longitudinaleko datuen premia baitago terapien eraginkortasunaz ziurtasun handiagoa izateko.