Counting the cost of UK poverty

Tallennettuna:
Bramley, G., et al., Counting the cost of UK poverty. York, Joseph Rowntree Foundation, 2016, 85 p.
Ref. 514451
Sijainti: SIIS Archivo
Palabras clave:
Pobreza, Exclusión social, Coste, Infancia, Servicios de salud, Vivienda, Policía, Protección civil, Transportes, Gasto social, Utilización de servicios, Estudio económico, Reino Unido
Abstrakti:
Pobreziaren eraginek biztanleei sortutako arazo materialez eta psikologikoez gain, ondorio sozial eta kostu material nabarmenak dituzte administrazio publikoentzat. 2016an Joseph Rowntree Foundation-ek argitaratutako txostenaren arabera, 78.000 milioi euroko kostu publikoa sortzen omen du pobreziak Erresuma Batuan. Gainera, pobreziaren eraginez bai haur-pobreziaren bai helduen pobreziaren zeharkako gastu publikoa, hurrenez hurren, 6.800 milioi euro eta 3.000 miloi euro baino handiagoa da. 2008an azterketa berbera egin zuten, eta ikerketa jasotako emaitzen aldean, oraingo boladako datuek azaltzen dute zerbitzuak ordaintzera bideratutako gastu publikoa %30 hazi dela. Azterlanak aipatutako kostu publikoa kalkulatzeko ondorengo arlo hauek: osasunaren zaintza, haurrak eta familiak, derrigorrezko hezkuntza eta hartatik gorako ikasketak (unibertsitate-ikasketak barne), etxebizitza, polizia eta delituak, sua eta erreskatea, garraioa, kultur zerbitzuak, tokiko inguruneari buruzko zerbitzuak eta abar.<br><br>Arlo horietan eginiko gastu publikoa Erresuma Batuko gastuaren %20 ingurukoa da. Hala ere, egileen esanean, egoera arintzeaz gain, inbertitutako libera bakoitzak etorkizuneko gastu publikoa murrizten lagunduko dio estatuari. Guztira, ikerketa honen arabera, 88.500 milioi gertukoa omen da Erresuma Batuko pobreziak sortzen duen gastu publikoa. Azken batean, herrialde horretako zerbitzu publikoetara bideratzen diren bost liberatik bat omen doa pobrezia pairatzen dutenen egoerak arintzera; eta guztira, Erresuma Batuan 7.940 mila milioi euro bideratzen dituzte gutxiengo diru-sarrerak osatzera (“means-tested benefits”) eta zerga-kenkarietara (“tax credits”).