Successful ageing as a persistent priority in ageing research

Kaydedildi:
Wahl, H.W., et al., Successful ageing as a persistent priority in ageing research. European Journal of Ageing, vol. 13, n. 1, 2016, 83 p.
Ref. 510749
Yer: SIIS R.1860 / SIIS Archivo (R.1860)
Palabras clave:
Personas mayores, Personas mayores activas, Autonomía personal, Dependencia, Enfermos, Enfermedad, Salud, Prevención, Promoción de la salud, Calidad de vida, Ejercicio físico, Trabajo, Jubilación, Prejubilación, Europa, Alemania, Dinamarca, República Checa, Suiza, Reino Unido
Özet:
"Journal of Ageing" aldizkariaren ale monografiko honetan zahartze arrakastatsuaren kontzeptua ardatz gisara hartu dute, izan ere, 1961. urtean Havighurst egileak "The Gerontologist" aldizkariaren lehen alean terminoa azaldu zuenetik, gai hori nagusitu eta iraunkorra izan da gerontologiaren arloan. 1987an Rowe and Kahn egileek "Science" aldizkarian kontzeptuaren hiru osagaiak ezagutzera eman zituzten: gaixotasunak pairatzeko aukera baxua, eta haiei lotutako ezgaitasunena; funtzionamendu fisiko eta kognitibo altua; eta bizitzeko konpromiso aktiboa izatea. “Zahartze normalak” ez bezala, zahartze arrakastatsuak latente dauden gaitasunen eta bizi-estilo osasuntsuen aktibazioa bilatzen du, latentziatik pizteko. Oraindik ere erakargarri bilakatzen da kontzeptu hori gerontologoen artean, baina Alemanian jaiotako kohorteen inguruan eginiko ikerketa garrantzitsu baten arabera, funtzionamendu kognitiboaren hobekuntza, ongizatearen eta efektu baikorren maila altuagoa eta alderdi ezkorren maila baxuagoa nabarmentzen dute azken kohorteetan. Hala ere, egileek ez dute uste hobekuntza-joera natural soil bat denik, hau da, itxaron eta ikusiz gero agertuko den egoera bat. Haien ustez, alderdi kulturalak aintzat hartu behar dira, ez baita asoziazio berbera gertatzen bizi-estilo osasungarrien arloan, adibidez, AEBetan edota Txekiar Errepublikan. Bestetik, jakineko ditugu ingurune eskas batek baldintzatu dezakela biztanleen ongizatea. Ezgaitasuna hedatzen ari denez, gai hori kontzeptuaren baitan sartu beharko omen da, izan ere, ezgaitasunen bat izan arren, zahartze arrakastatsua lor baitaiteke.