Excessive internet use in European adolescents: what determines differences in severity?

Saved in:
Blinka, L., et al., Excessive internet use in European adolescents: what determines differences in severity?. International Journal of Public Health, vol. 60, n.2, 2015, p.249-256.
Ref. 508916
Location: SIIS Archivo
Palabras clave:
Adolescentes, Internet, Adicción conductual, Factor de riesgo, Trastornos psicológicos, Datos estadísticos, Europa
Abstract:
Egungo nerabeen bizimoduaren alderdi garrantzitsua bilakatu da Internet, berauek bete-betean hazi dira aro digitalean, eta ia-ia % 100 konektatzen da herrialde garatuetan. Helduekin konparatuz, online diren aplikazioak askoz gehiago kontsumitzen dituzte nerabeok, adibidez, sare sozial eta jokoak. Horren ondorioz, eztabaida akademikoetatik sortu dira Interneteko modu arriskutsuan eginiko erabilerak edota Interneteko adikzioa bezalako kontzeptuak. Jada, DSM-5 gidaliburuak Interneteko jokoaren nahasdura kontuan hartu du etorkizunean egin beharreko ikerketetan aztertu ahal izateko. Halere, ez dira kontuan hartzen sare sozialetako erabilera arazotsuak edo online ikusten den pornografia gidaliburu horretan. Azterlan honetan ondorengo hiru maila hauetan banatu dute Interneteko erabilera: ez gehiegizkoa, neurri batean gehiegizkoa eta erabat gehiegizkoa. Europako 25 herrialdeetako 11 eta 16 urte bitarteko ikasleen partaidetzaz osatu dute azterlan honetarako lagina, eta hemezortzi mila ikaslek baino gehiagok erantzun diote inkesta horri. Neurri batean gehiegizko erabilera egiten duten ikasle horien artetik %4,4k zailtasun ugari dituztela aitortzen dute emozio eta portaeren arloetan; baina horretaz gain, sofistikatuagoak omen dira berauen trebezia digitalak. Bestetik, Interneteko erabilera hori erabat gehiegizkoa den kasuetan (% 1,4), online jokoak erabiltzen dituzte, hau da, adikzioa modu nabarmenean garatu daitekeen jokoetan, eta gainera, berauen burua kontrolatu ahal izateko zailtasun garrantzitsuak omen dituzte.