The future of transport in an ageing society

Đã lưu trong:
Holley-Moore, G., Creighton, H., The future of transport in an ageing society. Londres, International Longevity Centre, 2015, 32 p.
Ref. 504485
Vị trí: SIIS Archivo / DFB Archivo
Palabras clave:
Personas mayores, Transportes, Envejecimiento demográfico, Personas mayores activas, Acceso, Servicios de salud, Pobreza, Automóvil, Estudio de necesidades, Reino Unido
Bài tóm tắt:
Erresuma Batuko bizitza-luzaeraren nazioarteko zentroak eta Age UK gobernuz kanpoko erakundearen txosten honetan aztergai hartzen dira herrialde horietan zahartzearen ondorioz ageri diren garraioaren inguruko erronka nagusiak; eta bere xedea da gaur egungo garraio-sistemak pertsona adinduen premiei aurre egitean dituen hutsuneak azaldu eta konponbidea topatzea. Txostenaren arabera, Erresuma Batuan 70 urte edo gehiago dituzten pertsonen etxebizitzetatik % 68ak omen du bere auto propioa, eta oraindik ere hori omen da garraiobide nagusia pertsona adindu horietatik gehienentzat. Bertan nabarmentzen denez, pertsona adinduek gidatzeari uzten diote, gehienbat, osasun-arazoengatik; eta zahartzearen ondorioz gidatzeari uzten dio soilik pertsona adindu horietatik % 1ak. Horretaz gain, txostenak azaltzen duenez, 65 urte edo gehiago dituzten 1,45 milioi pertsonek zailtasunak izaten ditu ospitalerako bidaiak burutzeko, eta soilik 80 urteko pertsona adinduetatik erdiak dio bidaia hori egitea erraza gertatzen zaiela. Bestetik, alderdi sozioekonomikoak nabarmentzen omen dira erraztasun edo zailtasun horiek bilatzerakoan. Halaber, landa-eremuan garraiorako baliabideak ez omen dira nahikoak. Adibidez, 70-74 urte bitarteko pertsona horietatik % 20ak erabiltzen omen du garraio-sistema publikoa, hiriguneetako adin bereko pertsonen % 38ak egiten duen erabileraren aldean. Proiektuak aldezten ditu ondorengo alderdi hauek sendotzea: garraio-sistema publikoa pertsona adinduen premietara egokitzea; garraio aktiboa sustatzea, adibidez, bizikletaren erabilera; tokiko administrazioek azpiegitura eta garraiorako moduak erraztea; teknologiaren arloko hobekuntzak barneratzea; eta arlo komunitarioa eta boluntario-lanari garrantzi gehiago ematea.