Debates y dilemas en torno a la prostitución y la trata
Gorde:
Debates y dilemas en torno a la prostitución y la trata. Dilemata. Revista Internacional de Éticas Aplicadas, n. 16, 2014, p. i-232.
Erref.
503313
Kokapena:
SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Exclusión social, Mujer, Hombre, Género, Prostitución, Crítica

Laburpena:
Dilemata aldizkariaren ale monografiko honetan aztergai hartzen dira prostituzioaren eta emakumeen salerosketaren inguruan sortzen diren dilema eta eztabaidak. Aldizkariak gai etikoak hartzen ditu oinarritzat, eta haur, gazte eta emakumeen prostituzio eta salerosketan filosofiaren arlotik oso trataera eskasa izan duela salatzen dute aldizkariaren zuzendariek. Izan ere, horrelako jokabideak arbuiatu eta erdiz erdi ardura bezeroei egozten zieten lehenengoak izan ziren sufragioaren alde teorizatu zuten emakumeak eta John Stuart Mill filosofoa. Ale monografiko honetan prostituzioaren eta salerosketaren inguruko eztabaidak ikuspegi bikoitz batetik hartzen dituzte. Batetik, alderdi filosofiko eta gogoetak burutzen dituzte lau adituek, eta pentsamendu feminista oinarri hartuz aztergai hartzen dituzte prostituzioaren abolizioa eta legalizazioa. Beste aldetik, soziologia, antropologia eta gizarte-langintzaren bidetik aztergai hartzen dituzte ondorengo gai hauek: prostituzioa biolentzia eragiteko modu gisara; salerosketa eta nazioarteko migrazioen arteko loturak; prostituten iritziak; Lanzarote uharteko kasu-azterketa, eta Kolonbia eta Ekuadorren mugetan gertatzen denaren kasuaren azterketa. Horiez guztiez gain, aldizkariak jasotzen du Filosofia Moraleko Katedraduna den Amelia Valcarcel adituarekin buruturiko elkarrizketa bat. Azken batean, aldizkariaren ildoak oso nabarmen erakusten du generoaren ikuspegitik heldu nahi diotela bertan aztertutako alderdi horiei guztiei, hau da, ez da prostituzioaren gaia modu orokor batean aztertzen. Izan ere –eta egileek dioten moduan–, egiazko egoerak erakusten digu prostituitzen dituzten gehienak emakumezkoak direla; eta bestetik, prostituzioaren bezero eta kontsumitzaileen ia ehunetik ehun direla gizonezko.