Gender, smoking and tobacco reduction and cessation: a scoping review

Saved in:
Bottorff, J.L., et al., Gender, smoking and tobacco reduction and cessation: a scoping review. International Journal for Equity in Health, vol. 13, n. 114, 2014, p. 1-15.
Ref. 500240
Location: SIIS R.1918 Archivo
Palabras clave:
Drogodependencias, Tabaco, Tabaquismo, Embarazo, Género, Desintoxicación, Literatura científica, Canadá
Abstract:
Jakinekoak dira tabakoa erretzearen ondorioz gertatzen diren gaixotasun eta kalteak, eta nabarmen gutxitu da substantzia horren kontsumoa, batik bat, mendebaldeko herrialdeetako biztanleriaren artean. Kalkulu batzuen arabera, Ipar Amerika eta mendebaldeko biztanleen tabakoaren kontsumoaren prebalentzia 1965. urtean % 65ekoa izatetik beheratu da 2010. urtean % 16,7 izatera. Beherakada nabarmen horrek, aldiz, ez du eragin berbera izan sozialki edo ekonomikoki desabantailan dauden talde batzuetan. Adibidez, prebalentzia orokor horretatik gora agertzen dira ondorengo kolektibo hauek: diru-sarbide apaleko ama direnak, eraikuntzan lan egiten duten gizonezkoak, komertzioaren arloko langile eta lesbiana, gay, bisexual edo transgenero gisara identifikatzen diren biztanleak. Arlo akademikoan jardundako feministek orain dela hogei urte inguru hasi ziren aztertzen emakumeen tabako kontsumoa eta gaiak duen erlazioa generoaren desberdintasun mailarekin, eta hartatik ugariak izan dira arlo sozial, psikologiko eta medikuan erlazio horri kontu hartutako azterketak. Berrikusketa honetako xedea da generoaren inguruko faktoreak aztertzea tabakoaren kontsumoa gutxitu edota erabat eteteko gaiari lotuta, eta horretarako generoaren ondorengo hiru alderdi hauek aintzat hartu dituzte: rol, identitate eta erlazioak. Azken batean, egileek nabarmentzen dute anomalia ugari agertzen direla berrikusitako azterlanetan eta ezinbestekoa dela tabakoaren kontrolerako ikerlariek modu egoki batean generoa definitu eta identifikatzea zuzeneko harreman hori argitu ahal izateko.