Disability-based inequity in youth subjective well-being: current findings and future directions

Gespeichert in:
Savage, A., et al., Disability-based inequity in youth subjective well-being: current findings and future directions. Disability and Society, vol. 29, n. 6, 2014, p. 877-892.
Ref. 498199
Standort: SIIS R.743 Archivo
Palabras clave:
Discapacidad, Juventud, Calidad de vida, Bienestar, Satisfacción, Percepción, Literatura científica, Panorama internacional
Abstract:
Gaiaren inguruko berrikusketa honetan, aztertzen da ezgaitasunen bat duten gazteen ongizate subjektiboa eta berauen bizi-baldintzen arteko lotura diru-sarbide altuak dituzten herrialdeetan. Ezgaitasunik ez duten berauen pareko diren gazteen aldean, ezgaitasunen bat duten gazteek adierazten dute poztasun maila baxuagoa, bizimoduaren gogobetetze baxuagoa eta berauen buruaz beste egiteko ideiak sarriago izaten dituztela. Gaiaren inguruan azkenaldian buruturiko ikerketen arabera, ezgaitasunen bat duten gazteen ongizate subjektibo horretan eragin oso nabarmena omen du baldintza sozial eta material eskasak izateak; eta epe luze batean desabantaila sozioekonomiko horiek eragin ezkor nabarmena izaten omen dute ezgaitasunen bat duten gazte horien osasun eta ongizatean. Hiru hipotesi azaltzen dituzte artikulu honetako egileek alderdi sozioekonomiko horien eragina azaltzeko. Batetik, lehenengo hipotesiaren arabera, ezgaitasunen bat duen haur baten hezkuntzarako prozesuaren zuzeneko eta zeharkako kostuek eragina omen dute pobrezia pairatzeko garaian edota finantzen arloko segurtasun eza gertatzean. Adibidez, gutxitu egiten dira familia batek dituen diru-sarrerak ezgaitasuna duen haurraren zainketarako jardunaldi osoko lana uzterakoan. Bigarren hipotesiaren ebidentzien arabera, pobrezia pairatu izate horrek baldintzatzen omen du osasun-baldintza eta ezgaitasunei loturiko zailtasunak pairatzeko arriskuak izatea. Hirugarren hipotesiak harremana du gurasoek edota guraso eta seme-alabek ezgaitasunen bat eta pobrezia bizi duten kasuekin. Azken batean, berrikusketak argiro erakusten ditu ezgaitasun, desabantaila, diskriminazio eta ongizatearen arteko loturan ageri diren ebidentziak.