The autism fitness handbook

Saved in:
Geslak, D.S., The autism fitness handbook. Londres, Jessica Kingsley Publishers, 2014, 51 p.
Ref. 497842
Location: SIIS 497842
Palabras clave:
Discapacidad intelectual, Discapacidad del lenguaje, Autismo, Infancia, Ejercicio físico, Manuales
Abstract:
Ezgaitasun fisiko eta kognitiboak dituzten pertsonen senideek osasuna eta bizimodua hobetzeko saio ugari egiten dituzte berauen seme-alabentzako dieta, izaera kognitibo, konduktual eta bestelako terapien bitartez. Estrategia horiek gehienbat bideratzen dira haurtzaro eta gaztaroan, baina etorkizunari begira ez zaie horrenbesterako garrantzirik eskaintzen. Halere, nabarmentzekoa da nahasmendu kardiobaskularrak sarriago izaten garapenerako ezgaitasunak dituzten lagunek biztanleria orokorraren aldean. Ameriketako Estatu Batuetako Exercise Connection erakundeak, jarduera fisikoak autismoa duten lagunekiko duen eragin positiboak kontuan hartuz, eskuliburu hau argitaratu du, eta ondorengo bost atal hauek jorratzen ditu bertan proposatutako ariketa fisikoen bitartez: gorputzaren irudia, jarrera-tratamendua, koordinazio motorra, osasun muskularra eta osasun kardiobaskularra. Bertan aurkezten diren jarduera horiek bideratzen dira irakasle eta gurasoek berauen osasun eta mugimendu motorra hobetzeko, eta lehenagotik eskola eta programetan testatutako ariketa horiek burutu daitezke oso ekipamendu murritza erabiliz eta oso ludikoa den modu batean.