Herritarrekin. Parte hartzeko esperientziak Gipuzkoan (2011-2015)

Guardat en:
Azkue, I., Herritarrekin. Parte hartzeko esperientziak Gipuzkoan (2011-2015). Donostia-San Sebastián, Diputación Foral de Gipuzkoa, 2013, 290 p.
Ref. 199273
Localització: SIIS Archivo
Palabras clave:
Movimiento social, Participación social, Programas de promoción, Planes de acción social, Experiencias, Gipuzkoa, País Vasco, España
Resum:
Liburu honen xedea, batez ere, azken bi urteotan Gipuzkoan udaletatik bultzatutako parte hartzeko esperientzia batzuk ezagutaraztea eta horiei balioa ematea da. Jo genezakeen atzerago denboran, noski, eta aurkituko genituen esperientzia interesgarri eta eredugarriak, baina 2011ko udan izan zen gobernu-aldaketa Gipuzkoako Foru Aldundian eta bistakoa da ordutik gauzak beste era batera egiten dituztela Aldundiak eta Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzak. Liburu honetan ez daude esperientzia guztiak, ez horixe, eta kanpoan geratu dira gizarte-elkarteek edo -taldeek sustatutakoak; udalek eta Aldundiak bultzatutakoak baino ez daude jasota, batez ere erakutsi nahi genuelako herri-erakundeek ardura handia daukatela herritarren partaidetza sustatzen, eta neurri batean aitzindari izatea ere badagokiela. Hemen jasotakoak bukatutako esperientziak dira, errealak, eta gertuko jendeak eginak, gainera, hurbil dauzkagun hautetsi, teknikari, langile edo herritarrek bultzatuak eta gauzatuak. Parte hartzeko esperientziak liburu honetan jasota, eredu erabilgarriak eta adibideak erakutsi nahi izan dizkiegu gipuzkoarrei, oro har, eta bereziki herritarren partaidetzan sinesten dutenei eta areagotzea nahi dutenei; halaber, egindako lana eta ahalegina aitortu eta eskertu nahi izan diegu proiektu hauetan izerdia, indarra, denbora eta bihotza jarri duten guztiei.