Migrant deprivation, conditionality of legal status and the welfare state

Gardado en:
Corrigan, O., Migrant deprivation, conditionality of legal status and the welfare state. Journal of European Social Policy, Vol. 24, no. 3 (2014), p. 223-239.
Ref. 199187
Localización: SIIS R.1171 Archivo
Palabras clave:
Ciudadanía, Efectos, Estudio comparativo, Exclusión social, Factor de riesgo, Migración, Minorías, Pobreza, Europa
Resumo:
Egungo migrazioetan izaera demografikoaz gain, kontuan hartzekoak dira gai politikoak, gizarteratzearen arlokoak eta gizarte-zerbitzuen ingurukoak, besteak beste. Azterlan askok ebidentziak jaso dituzte migrazioetan partaide izaten diren lagunek askoz ere sarriago pairatzen dutela herrialde natiboko biztanleek baino pobrezia larriagoa. Europan, adibidez, Europar Batasunetik kanpokoak diren hirugarren herrialdeetako herritarrek oso zaila izaten dute pobrezia gainditu ahal izatea. Hizkuntzaren zailtasunak, gizarte-kapital ahula eta sostengurako sare eskasak izaten dituzte, eta Europa barneko migranteek ez bezala, ez dute babes sozialerako Europar Batasunak agintzen dituen zuzentarauen babesik aurkitzen. Berauen estatus legalaren ondorioz, hirugarren herrialde horietako jatorria duten lagunek oraindik ere zailagoa izaten dute Ongizate Estatuen sarbide eta baliabideak eskuratzeko, eta legezko estatus desberdin horiek gizartearen kohesioa bultzatu ordez, gizartearen estratifikazioranzko banaketa sakontzen dute. Azterlan honetan testatu nahi duten hipotesiaren arabera, erresidentzia eskuratzeko baimenak bitartekari-lana burutzen du hirugarren herrialde horietako migranteak Ongizate Estatuaren babesa izateko, hau da, baldintza horrek eragin handia duela migrante horien gabezia material eta pobrezia pairatzeko garaian. Estatus legal horrek, nabarmen, baldintzatu egiten du migrante horien gabezia eta pobreziaren maila hori; baina estatus legal hori ez da Ongizate Estatuaren babes sozialaren politikako arlo propio bat, izan ere, Estatuetako atzerritarren inguruko legearen baitakoa da hori. Egileek herrialdeen arteko datu enpirikoak aztertu ondoren, baieztatu egiten dute luzaturiko hipotesi hori.