Atentos al déficit de atención (TDAH). Entre la naturaleza incierta y la prescripción hiperactiva
שמור ב:
Saiz, L.C., Atentos al déficit de atención (TDAH). Entre la naturaleza incierta y la prescripción hiperactiva. Bitn. Boletín de Información Farmacoterapéutica de Navarra, Vol. 21, no. 5 (2013), p. 1-20.
Ref.
196718
מקום:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Adultos, Alternativas, Diagnóstico, Discapacidad, Efectos no deseados, Fármacos, Hiperactividad, Infancia, Trastornos de atención, Tratamiento médico

Abstract:
Nafarroako Osasun Zerbitzuaren farmakologiaren inguruko buletin honetan modu kritiko batean aztergai hartzen da arreta defizita eta hiperaktibitatearen nahasmenduan diagnostiko eta tratamenduetan izandako eboluzioa. Bertan berrikusten da gaiaren arloko ikuspegi historikoa, eraginkortasun eta segurtasun farmakologikoaren alderdiak, gaiari aurre egitean nabarmentzen diren aukera desberdinak eta aurkezten da gizarte-zientzietatik kontuan hartutako ikuspegi bat . Paradigmatikotzat jotzen dute arretaren defizita eta hiperaktibitatearen nahasmenduan arlo zientifikoan, hezkuntzan eta herritarren artean azken urteotan sortu izan den eztabaida. Nabarmentzekoa da AEBetan 4 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteetatik aldiren batean % 11ko diagnostikoa izan dutela, eta horietatik soilik % 15aren kasuak larritzat jo arren, substantzia psikoestimulatzaileak diren medikazioa jasotzen duela pertsona horietatik % 69ak. Terapia farmakologiko hori 2004. urtetik aurrera hasi ziren ematen Espainian, justu eragin luzekoa den metilfenidatoa merkaturatzen hasi zen garaian. Hartatik 30 aldiz hazi da haurrei agindutako botika horien errezeten kopurua, eta gaur egun Espainia omen da substantzia horren kontsumorik gehienetakoa egiten duen herrialdeetako bat. Ezezaguna da nahasmendu horren etiologia, eta horren ondorioz, espekulazio ugari ageri da nahasmenduaren kausen inguruan. Izaera neurobiologikoaren azalpena nagusitzen da horietatik guztietatik, eta zalantzagarriak diren ebidentzietan oinarritu arren, gaixotasun gisako diagnostikoak burutzen dira, eta kasu klinikoen medikalizaziorako joera hartzen da. Buletin honetan azpimarratzen dute substantzia estimulatzaile horien inguruan bideratu izan diren epe motzeko eta kalitate eskaseko ikerketen kopuru zabala, eta kontu hartzen diote substantzia horiek izaten dituzten erreakzio kaltegarri eta industria farmazeutikoak dituen interesei. Azken batean, diagnostiko zehatzak diren kasuetan terapia psikologikoak aldezten dituzte egileek, eta muturreko kasuetan soilik erabili behar omen dira substantzia horiek baliabide gisara.