Guía para trabajar con familias gitanas el éxito escolar de sus hijos e hijas. Una propuesta metodológica transnacional para profesionales

محفوظ في:
Arbex, C., ET AL., Guía para trabajar con familias gitanas el éxito escolar de sus hijos e hijas. Una propuesta metodológica transnacional para profesionales. Serie: Materiales de Trabajo, Madrid, Fundación Secretariado Gitano, 2013, 166 p.
Ref. 191341
الموقع: SIIS Archivo
Palabras clave:
Etnia, Familia, Fracaso escolar, Gitanos, Inclusión educativa, Infancia, Juventud, Manuales, Minorías, Prevención, Promoción, Recomendaciones, Rendimiento escolar
مستخلص:
Seme-alaben hezkuntzan arrakasta izateko familiaren inplikazioak garrantzia handia du. Ijitoen artean familiak eta testuinguru komunitarioak duen garrantzia kontuan hartuz gero, oso garrantzitsua da modu goiztiarrean eskola uzteak ondorio txarrak dituela ulertaraztea familia horiei. Gainera, oraindik ere larriagoak izaten dira ondorio horiek nesken artean. Gidaliburu honen xedea da Europako ijitoen hezkuntza-egoera hobetzea, berauen gurasoen inplikazioa lortuz. Hori dela-eta, Europako proiektu hau sortu dute ikuspegi transnazional bati helduz eta izaera praktikoa duen metodologia bat aurkeztuz berauekin lanean ari diren profesionalentzat. Ijitoek osaturiko familietan ez dute eskolak buruturiko pertsonen eredurik izaten, eta horren ondorio izan daiteke bizi duten maila ekonomiko eta sozial eskasa. Testuak nabarmentzen du egoera hori aldatu beharra, izan ere, oso garrantzitsua da familiei sostengua eskaintzea seme-alaben ikasketak bukatzen saiatu eta erreferente bilakatzeko. Testua osatzean lankide izan eta jarduerak bildu dituzte Bulgaria, Espainia, Hungaria eta Errumaniako zenbait erakunde publiko eta pribatu.