VD-BCN. Protocolo de valoración del riesgo de violencia contra la mujer por parte de su pareja o ex-pareja

Salvato in:
Alvarez, M., ET AL., VD-BCN. Protocolo de valoración del riesgo de violencia contra la mujer por parte de su pareja o ex-pareja. Barcelona, Circuito Barcelona contra la Violencia hacia las Mujeres, 2011, 79 p.
Ref. 187825
Localizzazione: SIIS Archivo
Palabras clave:
Cuestionarios, Detección, Efectos, Entorno familiar, Evaluación, Factor de riesgo, Instrumentos técnicos, Malos tratos, Manuales, Mujer, Riesgo, Valoración
Abstract:
2001. urtean elkarkidetzan abian jarri zuten Bartzelonako Udalak eta Bartzelonako Osasun Partzuergoak emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Bartzelona Zirkuitua. Xedea da sare-lana indartzea zerbitzu eta profesionalen laguntzaz; modu eraginkorragoan erantzun; kalitate-maila jasoagoa eskaini zerbitzuetan eta indarkeriaren aurkako prebentzio-estrategiak landu. Zirkuitu horren partaide dituzte genero-indarkerian inplikatzen diren Bartzelonako zerbitzu publiko horiek guztiak (Kataluniako Gobernua, Bartzelonako Udala, Fiskaltza eta Bartzelonako osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak). Arreta integratua eskaini nahi zaie indarkeria pairatzen duten emakume eta berauen seme-alabei, koordinatzen direlarik sare horretan eskaintzen diren baliabide horiek guztiak. Bestetik, prebentzioa lantzea oinarritzat jotzen dute; azken batean, indarkeria-kausa diren horiek ezabatzen laguntzeko ekimen eta proposamen aktiboak bideratuz. Bigarren-mailako biktimizazioari koordinatutako arreta-zerbitzuen bidez erantzuteko beharra azpimarratzen da testuan, esku hartze eredua hobearaziko duen prestakuntza egokia eskainiaz arreta-profesionalei. Hausnarketa ere kontuan hartzen dute, horren bidez aurrerabidea egin eta berritzaileak diren ideia eta praktikak garatzeko; betiere egokitzen joan behar baitira zerbitzu horiek etorkizuneko egoera eta esku hartze ildo berrietara.