Literacy toolkit for homelessness organisations
Gardado en:
Literacy toolkit for homelessness organisations. Londres, Westminster City Council, 2012, 15 p.
Ref.
184603
Localización:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Alfabetización, Detección, Exclusión social, Formación, Manuales, Problemas de lectura y escritura, Programa educativo, Sin techo, Reino Unido

Resumo:
Sarri gertatzen da etxegabekoei laguntzen ari diren erakundeetara bertaratzen diren pertsonek trebezia-maila oso apala dutela, eta horien artean, alfabetatzearen inguruko saioak oso gutxitan sustatu izan dira. Gidaliburu honetan jasotzen dute atzetik aurrerako bidea egiteko proposamena, eta erakusgai jartzen dute modu merke eta eraginkor batean erakundeek alfabetatze eta bestelako trebezietan egin ditzaketen aurrerabideak. “Bai, geuk ere irakur dezakegu” lelopean, irakurzaletasuna pizteak duen garrantzia nabarmentzen da; eta, behintzat, eskolaratzetik kanpora dagoen aukera bat eskaintzen zaie etxegabeko egoeran bizi diren pertsona horiei. Gaiaren inguruko zientzia-literatura urria izanik ere, azterlan baten arabera, etxegabekoen %9ak zailtasun larriak ditu irakurtzeko, eta %38ak zailtasunak ditu irakurritako gai horiek ulertzeko. Zailtasun horiek gertatzearen iturri gisara, egileek nabarmentzen dituzte honako bost arrazoi nagusi: gurasoen sostengua ez eduki izana, eskola-porrota, entzumen- eta ikusmen-arazoak, dislexia eta interes edota motibazio eza. Gidaliburuak jasotzen ditu kasuen azterketak, eta gehigarri batzuetan baliabideak eskaintzen ditu, adibidez, ortografia, idazkera eta Internet bidez aurkitu daitezkeen baliabideak.