Fair Play. A Daniel Dorling reader on social justice

Saved in:
Dorling, D., Fair Play. A Daniel Dorling reader on social justice. Bristol, Policy Press, 2012, 397 p.
Ref. 180688
Location: SIIS 192.581
Palabras clave:
Crítica, Desigualdad social, Exclusión social, Intervención social, Justicia social, Pobreza, Política social, Tendencias, Reino Unido
Abstract:
Daniel Dorling irakaslea da Sheffield Unibertsitate britainiarreko Geografia sailean. Bere langintza, hala ere, Giza Geografian bideratu du, hau da, gizartearen arloko hainbat gai espazioaren arabera aztertzen duen gizarte-zientzia da. Liburu mardul honetan, urteotan argitaratutako dokumentuen berrikuste eta laburpena burutu du, betiere, justizia soziala oinarriko ideiatzat hartuz. Askotariko gaiak aztertu izan ditu aditu honek bere ibilbidean, eta, besteak beste, nabarmentzekoak dira landutako honako gai hauek: desberdintasunak eta pobrezia; justizia-eza eta ideologia; arrazakeria; langileen mugikortasuna eta enplegua; eta ongizatea edota miseriaren maila Erresuma Batua osatzen duten herrialdeetan.
Abstract:
Gizarte Zientzietako ikasleei zuzenduriko testuliburua da. Bertan, askotariko gaiak lantzen dira, aurretik bildutako materialak osatuz, gai horien inguruko iritziak jasotzearren; eta benetako behartasun gorri eta berdintasun-eza salatzeko bilduma osatu du egileak argitalpen honetan. Egilea erabat kritiko ageri da Margaret Thatcher agintariaren gobernuak goitik beherako aldaketa abian jarri zuenetik, baina laborismo berriaren, hau da, Tony Blair agintariaren alderdi laboristaren 12 urteko gobernuaren kritika zorrotza burutu izan du urte hauetan guztietan idatzitako artikulu eta testuen bidez. Azken batean, Erresuma Batuan joandako 30 urteetan hazitako desberdintasunaren maila azaltzeko oinarri hartzen ditu idatzitako testu horiek guztiak; betiere, Giza Geografiak eskainitako grafiko eta mapen bidez egoera islatu eta modu errazean ulertarazteko.