QUALITY OF LIFE, NEEDS, AND INTEREST AMONG COCAINE USERS: DIFFERENCES BY COCAINE USE INTENSITY AND LIFETIME SEVERITY OF ADDICTION TO COCAINE

Wedi'i Gadw mewn:
MORALES-MANRIQUE, C.C., ET AL., QUALITY OF LIFE, NEEDS, AND INTEREST AMONG COCAINE USERS: DIFFERENCES BY COCAINE USE INTENSITY AND LIFETIME SEVERITY OF ADDICTION TO COCAINE. SUBSTANCE USE AND MISUSE, Vol. 46, no. 4 (2011), p. 390-397.
Ref. 177054
Lleoliad: SIIS R.830 Archivo
Palabras clave:
Calidad de vida, Cocaína, Consumo, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Evaluación, Evaluación de necesidades, Grados, España
Crynodeb:
Valentziako eta Canadako hainbat unibertsitatesailen artean buruturiko azterlan honetan, kokainari mendekotasuna dioten 149 pazienteren bizikalitatea aztertu dute. Emaitza gisara, geroz eta ohikoagoak dira bizi-kalitatearen araberako azterlanak, partikularki, buru-osasun sailetan. Gutxi omen dira tratamenduan hartutako kokainazalearen iritzia jakiteko azterlanak, adibidez, tratamenduen inguruko hobespenak edo hautemateak nolakoak diren jakiteko. Halako azterlan gehienak Ameriketako Estatu Batuetakoak omen dira, eta, artikulu honen egileen arabera, jakinbeharrekoak omen dira pazienteek dituzten iritziak eta hobetsitako tratamendurako aukerak. Informazio ezak ez du uzten bizibaldintzen kalitatea hobetzen, eta egileek azpimarratzen dutenez, ikerketa horiek garrantzi handia dute programak eta tratamendusaioak egoki bideratzeko. Espainian ematen da kokainaren prebalentzia jasoenetakoena helduen artean; eta mundumailan altuena da Espainiako gazteek egindako kokainaren kontsumoaren prebalentzia. Valentziako kokainazaleek osatu dute azterlanerako lagina; gehienak ere gizonezkoak dira (%84); eta bataz bestekoan 31,3 urtekoak omen dira. Bi herenek enplegua dute, eta gehienek dute leku egonkor bat bertan bizimodua egin ahal izateko. Oro har, kokainaren kontsumitzean maiztasunak eragin nabarmena omen du beste adierazle batzuen aldean. Pertsonen arteko harremanak kaltetzen omen dira, eta familiaren edota diruaren arloko arazoek larritzen omen dituzte azterlanean galdetutako Valentziako partaideak. Emaitzen arabera, tratamenduetan kontuan hartu behar dira senitarteko arazoen konponketak gidatuko dituzten baliabideak.