IN A LONELY PLACE? SOCIAL NETWORKS, JOB SEEKING AND THE EXPERIENCE OF LONG TERM UNEMPLOYMENT

Сохранить в:
LINDSAY, C., IN A LONELY PLACE? SOCIAL NETWORKS, JOB SEEKING AND THE EXPERIENCE OF LONG TERM UNEMPLOYMENT. SOCIAL POLICY AND SOCIETY, Vol. 9, no. 1 (2010), p. 25-37.
Ref. 174942
Хранение: SIIS R.1690 Archivo
Palabras clave:
Apoyo social, Búsqueda de empleo, Desempleo de larga duración, Estudio cualitativo, Exclusión social, Reino Unido
Краткий обзор:
Joandako urteotan, geroz eta gehiago izan dira kapital sozialaren garrantzia azpimarratu duten ikerlari eta enplegupolitiken arduradunak. Partikularki, epe luzeko langabetuen artean gizarte-sareek laneratzeko izan dezaketen eragina aztertu dute artikulu honetan. Glasgow hiri eskoziarreko bi auzune pobretuenetako 220 langabetu elkarrizketatu dituzte azterlanaren asmoak betetzeko. Egileen tesiaren arabera, gizarte-sare murritzak dituzten langabetuek zailagoa dute lan-merkaturatzea; eta sare horiek indartu behar omen dira bazterketa kasuak ekidin ahal izateko. Azterlanaren arabera, epe luzeko langabezia-kasuetan argi ikusi dute gizarte-harremanetan eskasian ibiltzeak bakardadearen sentimendua areagotu egiten duela, eta modu horretan laneratzeko arrakastatsu izan daitezkeen baliabideak galtzen dituztela. Azken batean, norberak dituen harreman sozialen bidez oso ohikoa izaten da lana topatzea, eta diseinaturiko tokiko programen bidez, sare sozial horiek egituratzeko ahaleginak bultzatu behar omen dituzte. Glasgow hiriko auzune horietako langabetu gehienek prestakuntza urria dute, etxeetako diru-sarbideak eskasak izaten dira, eta sarri izaten dituzte osasun-arazo edota antzeko moduetako trabak. Egoera zailak bizi dituzten arren, langabezian urteak emateak indartu egiten du gizarte-bazterketa eta etorkizunean arazoari aurre egiteko aukerak. Aipatu moduan, auzune pobretu horietan tokiko estrategiak indartu behar dira, eta, horretan, egileen aburuz, gizarte-politika eta zerbitzuek zeresan handia dute arazoari aurre egiteko.